jueves, 27 de abril de 2023

JAPOINIAN AGERTUTAKO BOLA?



Munduari bira eman dion irudia da. Metro eta erdiko diametroa duen burdinezko esfera bat Japoniako Jamamatxu hiriko hondartzan agertu da. Emakume batek abisua eman, eta berrehun metroko perimetroa jarri zuen poliziak arriskutsua izan zitekelakoan. Itsasoko mina bat ote zen pentsatu zuten hasieran. Azkenean, leherketetan adituak direnek ezeztatu egin dute. Ez dago eztanda arriskurik. Barrutik hutsik dagoela baiezten dute. Lehen hipotesi hori baztertuta, askotariko  konspirazio usteak zabaldu dira sareetan. Globo espioi txinatarrak, Estatu Batuek azken asteeotan eraitsi dituzten objetu ezezagunak edo eta estralurtarren ontziak.
Objetu misteriotsua itsasoz heldu da. Hipotesi sendoena boila bat dela da, baina ikertzen jarraitzen dute.




Bideoa eitbtik aterata dago


















martes, 25 de abril de 2023

JOSE LUIS MENDILIBAR, SEVILLAKO ENTRENATZAILE BERRIA


Jose Luis Mendilibar Sevillako entrenatzaile berria da. Zaldibarreko entrenatzailea Sampaoliren ordez jarri dute eta denboraldi amaiera arte sinatu du. Mendilibar, lehen mailan, Athleticen, Valladoliden, Osasunan, Levanten, Eibarren eta Alavesen ibili da entrenatzaile bezala, eta orain Sevillak Santander Ligan jarraitzeko erronka hartu du bere gain.

Sevilla hamalaugarren postuan dago, 28 puntu dituela, hau da, hamazortzigarren tokian dagoen Valentziak baino bi puntu gehiago ditu. Valentzia da, hain zuzen ere, jaitsiera postuetan dagoen lehen taldea, txapelketa amaitzeko hamabi neurketa geratzen direla.


Mendilibar: ''Korrika eta borroka egin behar dugu partidak irabazteko''.

Argazki hau Eitb-tik hartuta dago
.


Argazki hau Google-tik hartuta dago

lunes, 24 de abril de 2023

ARITZ ZUGASTI ESKORIATZATARRA ESKUZ BANAKAKO TXAPELDUNA

Aritz Zugasti Eskoriatzatarra, Gipuzkoako eskupilota txapelketaren finalean  txapelduna izan zen nagusien bigarrren mailan. Iturrigorriko pilotalekuko harmailak bete egin ziren Udako eta Ataungoko zaleekin. Partidu erdian, gutxi gora behera,  eskuan mina hartu zuen baina ez zuen etsi eta ondo irten zitzaion  partidua. Azkenean 22 eta 20 irabazi zuen Aritz Zugastik. Zein poza!       

                                                                                                                                                                                                        

                                              Argazki hau goiena-etik hartu dugu






lunes, 17 de abril de 2023

ARESKO EMAKUMEEN MARTXA


ARESKO EMAKUMEEN MARTXA 



2023ko martxoaren 12an, Aresko emakumeen martxan egin zen "Emakumeok bidea eraikiz" leloarekin. Martxa  goizeko 12etan hasi zen Aretxabaletako plazan. Lehenengo kamisetak banatu zizkieten parte hartzaileei eta ondoren, Ainara Urrutia mendi-lasterkaria omendu zuten. Ainarak 41 urte ditu, euskal selekzioko kidea da eta 2018 amaieran hasi zen lasterketetan parte hartzen, eta gaur egun, Domusa Teknik Team izeneko proiektuan ari da lanean.

Ohorea ematearen amaieran, Aretxabaletatik Eskoriatzarako bidea hartu zuten parte hartzaileek oinez, Eskoriatzako Fernando plazaraino. Eskoriatzako Fernando plazara heldu zirenean, Rosarito Oianguren herritarrak jaso zuen aitortza. Rosarito 1938an jaio zen Bolibar elizateko Atzarte baserrian, eta bizitza osoa etxekoandrea izan da, zerbitzari lanetan ere aritu da hainbat jatetxean.

Amaitzeko partaide guztien argazkia atera zen eta denak pozik bukatu zuten, martxak ere arrakasta  handia izan zuen.

                               Bideo hau Goienatik hartuta da