martes, 23 de marzo de 2021

Julen Zailtegik hat-trick gainditu du

Julen Zaitegiri beti gustatu izan zaio futbola, hezur batzuk apurtu ondoren, berdin jarraitzen du jokatzen.

Arrasaten kontra 4 gol sartu zituen eta 5-0 irabazi zuen.
 
Julen Zaitegiri bere partidarik onena izan den ala ez galdetu diotenean ezetz erantzun du.  

Errealean hasi zen futbolean, gero Arrasateko taldera joan zen eta ondoren UDAra joatea erabaki zuen.

Julen Zaitegik esan du Udan oso gustura dagoela.
 
Argazki hau Goienatik hartu dugu.

GORKA IDIGORASEK BERE AMETSETAKO BAT LORTU DU

 2020ko irailaren 18an Aramaioko rallysprintean Gorka Idigorasek eta Raul Perezek parte hartu zuten. 

Aramaiko XIX. Rallysprinta jokatu eta irabazi zuten. Ez da lehen aldia Idigorasek parte hartzen duela, izugarrizko poza jaso zuen irabazi zuenean. Bukatu ondoren, "bizitzako ametsetako bat egia bihurtu dut" esan zuen.

18 urterekin auto lehiaketetan hasi zen. 2018an Euskadiko rallysprint txapelduna izan zen 2. klase mailan. Baina Aramaioko XIX. rallysprintean 5. klase mailan azkarrena izatea izugarria dela esan zuen.

Argazki hau eaf-fva-tik hartu dugu.

martes, 2 de marzo de 2021

SORGIN ELKARTEA ETA MARTXOAK 8

Otsailaren 12an Leintz-Gatzagako Sorgin Elkarteko emakumeak martxoaren 8an zerbait antolatzeko elkartu ziren.

2020ko martxotik ezin izan dira batzartu COVIDarengatik. Azkeneko aldia elkartu zirenak konfinamendua baino lehen izan zen.

Beste urte batzuetan Leintz-Gatzagan martxoaren 8an Sorgin Elkarteko emakumeek elkarrekin bazkaldu eta dantzaldi bat egiten zuten. Aurten agian, kontzertu akustiko bat egingo dute. Oraindik ez dute erabaki.

Argazki hau goienatik hartu dugu.