lunes, 4 de marzo de 2024

GIMNASIO BERRIA KIROLDEGIAN

Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegiko gimnasioa txiki geratu da eta arazoa konpontzeko beste solairu bat egitea erabaki dute. Hiru gune eukiko ditu gimnasio berri honek. Hirukoiztu egingo dute gimnasioaren edukiera, metro karratuetan.

Burgoseko Aplibur enpresak burutuko ditu lanak eta  gimnasio berria egiten hiru edo lau hilabete tardatuko dutela  esan dute, baina obra hauek ez dute kiroldegiko jarduera etengo. Kiroldegiko obrak 390.000 euroko kostua izango du, eta beste 150.000 euro bideratuko dira hobekuntzentzat eta makina berrientzat.

2024ko urtarrilaren 10ean, aldamioak jarri zituzten kanpoko aldean lanak hasteko, eta hurrengo egunean hasi zituzten obrak. Maiatzetik aurrera gimnasioa berriz ere erabiltzeko aukera izango dute bezeroek.


                                                   Argazkia eta bideoa Goienatik hartuta dago.