jueves, 31 de mayo de 2018

PEÑOKO ERRESKATEA

Maiatzaren 23an 08:55 inguruan adin txikiko bati Peñoko (Portugalete) metroko bagoi baten ateak besoa harrapatu zion.

09:15ak aldera Bizkaiko suiltzaileek erreskatatu dute eta bitartean,  metro zerbitzuan atzerapenak egon dira.

ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila irudia.  
Argazki hau: eitb.eus-etik atera dugu.

ALEn apuntatzeko matrikula zabalik

Aretxabaletako Lanbide Heziketa 18:30ak arte irekita dago. Apuntatu nahi baduzue telefono honetara deitu behar duzue: 943797900 edo gmail honetara idatzi: ia@iaretxabaleta.com.

Bi dira goi mailako zikloak: Automozioa eta Eraikuntza Metalikoak eta sei erdi mailakoak: Erizaintza, Menpekotasun dauden Pertsonen Arreta, Ibilgailuen elektromekanika,  Karrozeria,  Mekanizatua, eta Soldadura-Galdaragintza.

Ikastetxea eta eskaintza ezagutzeko ate irekiak asteazkenean izango dira 18:30ean. Aurrematrikulazio garaia ekainaren 4tik 15era bitartean eta matrikulazioa ostera uztailaren 12tik 18ra.

Argazki hau ALEtik hartu dugu.

Argazki hau ALEtik hartu dugu.

miércoles, 30 de mayo de 2018

EUSKAL ARTIZAUTZAK JAPONIAN

Muji etxerako tresnak egiten dituen japoniako enpresa bat da. 2003an munduko leku desberdinetako artizautzak egiten hasi ziren. 12 urte beranduago, 2015ean eskualde konkretu batean arreta jarri zuten, Euskal Herrian. Horrela sortu zuten Found Muji Basque, Euskal artizautzen 70 produktu dituen bilduma.

3 urte ikusi gabe egon da bilduma bitxi hau, Mikel Reparazek, EITB-ko langileetako batek, aurkitu zuen arte. Gainera, otsailean EITB-koek jakin zutenez, Muji dendetan Orkesta TX txalaparta taldeak beraientzako sortu zuten diska entzuten zen.

Argazki hau images.fastcompany.net-etik hartu dugu.

EZPAINETARAKO KREMA NATURALA

Orain dela gutxi Ekoguneko Maitane Alvarezek euskadi irratian kosmetikako gauza batzuk erakutsi zituen, bereziki ezpainak zaintzeko produktuak. Produktu horien artean berak asmatutako krema naturala nola egin azaldu zuen.

Hurrengo osagaiak behar dira: 10 g erle argizari, 13 g karite gantz, 5g kakao gantz, 12 g almendra olio, 8 g errizino olio. Osagai guzti hauek mikrouhinean urtu behar dira eta ondoren, molde batean jarri eta hozkailura sartu behar da.

Irratiko saioa entzun nahi baduzue, klikatu hemen.

Argazki hau clarin.cometik aterata dago.

lunes, 28 de mayo de 2018

TRUMPEK KOADRO BAT NAHI ZUEN BAINA...

Donald Trump New Yorkeko Guggenheim museoko arduradunei Etxe Zurira eramateko Vicent Van Gogh margolari holadarraren "Landscape With Snow" koadroa eskatu zien.

Arte-erakundeak ezetz esan zion. Euren helburua Bizkaiko hiriburuan erakustea delako. Horretarako Bilboko Guggemheim museora eramango dute.

Koadro horren ordez New Yorkeko museoak Trumperi urrezko komuna eskaini zion. Erantzun ez duenez, museoko 5.solairuko bainugela publiko batean jarri dute. Bere prezioa milioi bat baino gehiagokoa da.

Argazki hau abc.net.au-tik hartu dugu.

Argazki hau deutschlandfunkkultur.de-tik hartu dugu.

jueves, 24 de mayo de 2018

BERGARAKO GOITIBERAK

Maiatzaren 20an Bergarako Pentekoste jaietan San Martzialen goitibeherak ospatuko dira. Lasterketa hau Euskal Ligarako puntuagarria izango da.

Jaitsiera honek 1300m luze ditu. Horregatik, Euskal Ligako azkarrena dela esan du antolakuntzako arduraduna den Julen Markezek. Bide arrizkutsua dela esan dute. Bide honen zati gehienak baserri ondotik pasatzen dira eta lehenengo postuetan egoten direnek ia 100km orduko abiadura hartzen dute.

Momentuz, 20 parte hartzaile dira, baina betiko moduan, azken egunak izaten dira izen-emate gehien ematen dutenak. Ziur daude aurreko urteetan pertsona ia-ia berdinak egongo direla (50 inguru).

Argazki hau Goiena-tik atera dugu.

lunes, 21 de mayo de 2018

AITON AMONEN BIOGRAFIA

2018ko maiatzaren 2an Liburuaren Nazioarteko eguna ospatu zen. Horrekin lotuta liburutegiak 6.mailako ikasleentzat lehiaketa bat antolatu zuen. Herri  mailan ospatzen denez,  Almeneko eta  Luis Ezeizako ikasleek parte hartu zuten.

Maiatzaren 26an  eskola bakoitzeko andereñoek lehiaketaren irabazleei abisatu zieten, Aroa Garrok eta Olaia Balbasek irabazi zuten. Ospakizuna Zaldibar Antzokian izan zen eta irabazleek 50 euro irabazi zuten.

Argazki hau guiainfantil.cometik aterata dago.

Bideo hau goiena.cometik hartu dugu.

Txakurren kaken DNA

Erriberiko (Nafarroa) udalak zelaietan, kaleetan...etab. dauden kaken DNA atera behar dute "egilea" nor den aztertzeko. Gainera, jabeari isun berezi bat jarri behar diote, gorotzak ez jasotzeagatik.


Herriko biztanleek ez dute atsegin txakur kakak lurretik ikustea, baina isuna gehiegizkoa dela uste dute, oso garestiak izango direlako.


 
Argazki honen helbidea 4.bp.blogspot.com/.da.

jueves, 17 de mayo de 2018

ESKORIATZAKO IZARREN GAUA

Maiatzaren 19an Eskoriatzako udalak izarren gaua antolatu duenez elorreta auzoan izarrak behatu ahal izango dira.

"Leihoa zerura" hitzaldia egongo da 20:00etan Eskoriatzako Zaldibar antzokian.  Virginia Garcia astronomoak izarren eta planeten azalpena egingo du.

Hitzaldia bukatzen denean 21:30ean afaria ospatuko da. Bakoitzak bere afaria eraman beharko du.

22:00etan Arantzadiko bi astronomoen gidaritzapean zerua begiratu ahal izango dute. Eguraldiak laguntzan ez badu, beste egun batean egin beharko dute.

                                          Argazki hau sites.google.com-etik hartu dugu.

jueves, 10 de mayo de 2018

Ilargiaren misterioa

Ilargia oso bitxia da, baina noizbait pentsatu duzu zergatik ikusten den ilargia egunean zehar? Horretarako, Esteban Esteban astronomoa Radio Euskadiko "La Mecánica del Caracol" programan bitxikeri hauek azaltzen egon da.

Sateliteari teleskopioarekin begiratuz gero, alde desberdinetan gauza bitxiak ikusi daitezke: forma arraroak, itzal luzeak eta ilargiko X-a (bi hilean behin ilargian X bat agertzen da).

Ilargia handitzen doanean, arratsaldeetan ikus daiteke. Txikitzen denean berriz, eguzkiaren lehenengo orduetan zeruan ikusten da. Ilargia neguan eta udan ere desberdin ikusten da, neguan eguzkiak sei hilabete lehenago egin zuen bide berdina egiten du. Udan berriz, gutxiago irauten du, eguzkia oso altu dagoelako eta asko irauten duelako.

Argazki hau cienciatoday.com-etik hartu dugu. 

Argazki hau vaztolentino.com.br-etik hartu dugu.