viernes, 22 de noviembre de 2019

MUNDUKIDEK 20. URTEURRENA OSPATU DU

Azaroaren 8an Mundukidek 20.urteurrena ospatu zuen Arrasateko Kulturateko klaustoan. Ane Irazabalek orain arte egindako proiektuak azaldu zituen.

Fundazioarekin kolaboratu duten batzuk eszenatokira igo ziren: Javier Ruiz, Jose Mari Ortubai, Leire Mugerza, Monika Gago, Aritz Otxandiano...  Hauek izan dira fundazioa aurrera eraman dutenak.

Argazki hau Mondraberri-tik hartu dugu.

ARRASATEKO ETA BERGARAKO HAIZEAK ERAGINDAKO KALTEAK

Azaroaren 3an Arrasaten eta Bergaran haizeak gogor jo du, horren ondorioz, leku asko itxi dute.

ARRASATEN:
Garibai etorbidean eta Araba etorbidean haizeak kalteak egin ditu. Lehenengoan zuhaitz bat eta egitura metaliko bat jausi dira. Zerrajera eta Araba etorbidea lotzen duen kalea itxi egin dute, haizeak hesiak mugitu dituelako eta arriskurik ez eragiteko. Zaborrontzi asko mugitu dira haizearengatik.

BERGARAN:
Matxiategin eta bidegorriko toki askotan haizeak zuhaitz batzuk lurrera bota ditu. Usondo parkean adar asko apurtu dira, horregatik parke gehienak itxita egon dira. Horrez gain, zaborrontzietako tapa asko eta etxeetako lorontzi asko jausi dira eta kalte horiengatik leku asko hesiekin itxi dute. Kalte materialak izan direla bakarrik azaldu zuen Bergarako udaltzaingoak.


Bideo hau Goiena-tik hartu dugu.

ESKORIATZAN BASQUE COUNTRY TXAPELKETA

2019ko azaroak 12an Eskoriatzako Joseba Iñurrategi pilotalekuan Basque Countryko txapelketa bat egon zen.

Borrokalariak borrokatzeko pisuaren arabera sailkatu zituzten. Koliseum taldeko Yaman Nogalesek urrea lortu zuen eta Eskoriatzako Atama taldeko Leire Ratok zilarra.          


lunes, 18 de noviembre de 2019

INTXARTXUETAKO JOLAS PARKE BERRIA

Eskoriatzako sarreran Intxartxuetako auzoan parke bat dago. Partxis parkea deitzen diote partxis handi bat dagoelako. Parkea berritzen ari dira ondoko bizilagunek eskatu zutelako.

Parke berria 69.212€ kostatu egin da eta aste honetan edo hurrengoan amaituta egongo da.
 

Argazki hau Goiena-tik hartu dugu.    


viernes, 15 de noviembre de 2019

ESKOK SANTURTZIREN AURKA JOKATU ZUEN

2019ko urriaren 6an, Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian, Eskoriatzako futbol taldeak Santurtziren kontra jokatu zuen.

Ondo jokatu zuten baina irabaztea kostatu egin zitzaien. Horren ondorioz, Eskoriatzako taldea ondo hasi zen baina gero Santurtziko taldea gainditu egin zuen eta bukaeran berdin geratu ziren (4-4).

Berdinketarekin konformatu behar izan da Eskoriatza
Argazki hau Goiena-tik hartu dugu.

ISTRIPUAREN ONDORIOZ HILDAKO BAT EGON DA

2019ko urriaren 20an Aretxabaletako errepidean bi kotxek talka egin zuten, Azkoitiar bat hil zen eta beste 4 zauritu ziren. Bi larri Txagorritxura eraman zituzten eta beste bi Debagoieneko hospitalera.

Auto gidariari bihotzeko bat eman zion eta horren ondorioz bi autok talka egin zuten. Horregatik  GI-627 errepideko bi karrilak itxi zituzten.


bidio hau Goienatik hartu dugu

lunes, 4 de noviembre de 2019

Mexikoko 43 gazte hilda eta galduta

2019ko irailaren bukaeran Fernando Plazan (Eskoriatzan) Mexikoko 43 ikasle gogoratzeko EskoZap taldeko kideek bakoitzeko aulki bana ipini zuten. Beraien argazkiak eta kandelak jarri zituzten eta plaza erdian dordoka bat marraztu zuten.

Ekintza hau Mexikoko Ayotzinapako herriko ikasleei elkartasuna adierazteko asmoz egin zuten. Uste da narkotrafikanteek hil zituztela eta poliziekin diruaren truke tratu bat egin zutela.

Argazki hau Goiena-tik hartu dugu.