miércoles, 26 de octubre de 2016

KURTZEBARRIN HERBERETARRAK

Urriak 13  herberetarrak Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako DBH4ko ikasleekin egotera etorri ziren.

Urtero  bezala laugarren mailako elkartruke astea egin dute. Iaz bezala Cuijit herriko Merletcollege ikastetxeko ikasleak etorri dira, eta nola laugarren mailan aurten pertsona gehiegi dauden, Oss hiriko Maaslandcollege eskolako kideak ere etorri dira.


Larunbatean egin zieten ongi etorria, Aretxabaletako (Azbeko) geltokian. Eta igandean familia eguna egin zuten.


Astelehenean lehen hezkuntzako aretoan ongietorri ofiziala egin zieten, eta ondoren Lastur eta Mendaro inguruko irteera bat egin zuten. Asteartean "erdizka lauetan" dantza pausoak egin zituzten Aretxabaletako plazan. Asteazkenean surf ikastaroa egin zuten Sopelan, ondoren Guggenheim museoa bisitatu zuten eta ostegunean, Donostiara joan ziren egun pasa.

Argazki hau goienatik hartu dugu.


viernes, 21 de octubre de 2016

PLANETA GORRIA

NASAk kohete batean Curiosity robota Martera ikerketak egitera bidali du. Horrez gain, selfie batzuk atera ditu.

Robotak Marteko Sharp mendietan argazki batzuk atera ditu. Orain dela urte asko, 180m dituen Quela izeneko tokian ura egon zitekeela aztertu dute.

Lau egunetan 60 argazki bildu ditu eta irudi horiekin 360ºko bideo panoramikoa egin dute.

 Argazki hau elespectador.com-etik hartu dugu