lunes, 24 de febrero de 2020

Errealak Athletic Klubaren kontra

2020ko otsailaren 9an, igandean, Errealak Athletik Klubaren kontra jokatu zuen Donostian.

Errealak 2-1 irabazi zuen. Errealeko Portuk 64. minutuan gola sartu zuen, gero 70. minutuan Athletik Klubeko Williamsek partidua berdindu zuen baina 82. minutuan Errealeko Isakek berdinketa apurtu zuen.

Partidoan jokatu zuten Errealeko jokalariak hauek dira: Remiro, Zaldua, Zubeldia, Le Normand, Muñoz, Guevara, Aritz, Sagalli, Januzaj, Merino, Portu, william Jose, Alex Isak eta Oyarzabal.
Partidua jokatu zuten Athletik Klubaren jokalariak hauek dira: Unai Simon, Kapa, Yeray, Nuñez, 
Balenziaga, Beñat, Dani Garcia, San Jose, Lekue, Kodo, Muniain, Ibai, Villalibre eta Williams.
Irudi hau Eitb-tik atera dugu.

ESKORIATZAK EZIN IZAN DU IRABAZI

Urtarrilaren 26an, zapatuan, Eskoriatzako areto-futbol taldeak galdu egin zuen Antiguokoren kontra (0-1) Manuel Muñoz kiroldegian.


Partidua nahiko berdindua egon zen. Antiguokoek gola sartu zuten 30 segundu falta zirenean. Bi taldeek markagailuan aurretik jartzeko aukera onak euki zituzten baina Antiguakoak irabazi zuen partidua.

Argazki hau goienatik hartu dugu.

martes, 18 de febrero de 2020

KORONABIRUS LARRIA

2020ko otsailaren 9an, igandean, Erresuma Batuara gripe antzeko koronabirus gaixotasuna heldu da. Koronabirusa Erresuma Batuara Txinako Wuhandik etorri da.

Koronabirusak sukarrra eta arnas estua eragiten du. Horren ondorioz, dagoeneko 3700 gaixo eta 800 hildako egon dira.

Argazki hau eitb-tik aterata dago.

lunes, 17 de febrero de 2020

GIPUZKOAKO TXAPELKETA BERGARAN

Otsailaren 9an zapatu goizean Bergaran igeriketako Gipuzkoako txapelketa ospatu zen. Txapelketan  lau estiloak sartu ziren: mariposa, bizkar, libre eta braza.

Aloña mendiko hamabost igerilarik eta Bergarako seik hartu zuten parte. Berrehun eta berrogeita hamar igerilari inguru egon ziren txapelketan. Gipuzkoa osoko hamabost igeriketa taldek parte hartu zuten txapelketan.

Aloña Mendiko entrenatzailea Josune Odriozola da eta Bergarakoa Xabier Labaka. Oso pozik daude bere emaitzengatik.

 
Argazki hau goiena-tik hartuta dago.

WhatsAppek izan duen arazoa

2020ko urtarrilaren 19an WhatsApp aplikazioan hainbat funtzio erori egin ziren.

Arazoa 12:00etatik 14:00etara pasa zen eta bakarrik testu bidezko mezuak bidali ahal ziren baina arazoa konpondu dute.

Argazki hau eitb-etik hartu dugu.

martes, 11 de febrero de 2020

Zaldibarren zabortegian sua hasi da

Zaldibarko zabortegian otsailaren 6an, ostegunean, lur-jausi bat egon zen eta ostiral arratsaldean sua hasi zen.

Bi pertsona desagertu ziren, desagertuen izenak: Alberto Sololuze eta Joaquin Beltrán dira.
Esan dute sua kontrolpean dagoela baina "erabat itzaltzea ezinezkoa dela".

Hiru egun egon ziren Joaquin eta Albertori bilatu gabe amiantoa aurkitu zutelako eta toxikoa delako.


                                                Irudi hau El Correo-tik aterata dago.

martes, 4 de febrero de 2020

Urrezko danborra Errealentzat

2020ko urtarrilaren 20an, danborradaren egunean, Eneko Goia alkateak urrezko danborra Errealeko futbol eta belar hockeyko emakumezko taldeei eman die Donostiako udaletxeko bilkura aretoan.

Errealaren jokalariak urrezko danborra jasotzera joan dira bere filosofiagatik eta Erreala maitatzeko moduagatik.

Kapitainen izenak Nahikari Garcia eta Nerea Belzunegi dira. Saria jasotzen zuten bitartean danborradako musika entzuten da. Oso pozik sentitu dira, Donostiarrentzat oso garrantzitsua den zerbait eman dietelako.


Argazki hau eitb-tik hartu dugu.