lunes, 17 de junio de 2019

Mugikorrik gabeko eguna

Martxoaren 2an mundu osoan mugikorrik gabeko eguna ospatzen da 24 orduz.

Honen helburua mugikorra edo interneta erabiltzen duten gailuak gutxiago erabiltzea da. Gero eta pertsona gehiago ezin gara etxetik mugikorrik gabe atera, gora egin dute mugikorrarekiko adikzioa nahiz eta ematen diren abisu guztiak.

Orain dela urte gutxi hori bultzatzeko sortu zuten "no phone day" edo "unplugging day" eta ideia horiekin bat egin nahi zuten. Beraz, parte hartu nahi baduzue mugikorra itzali 24 orduz eta internet baztertu, ondo pentsatu gure bizitzan zer egin nahi dugun.


Argazki hau eitb-tik hartuta dago.

Iruñean San Ferminetako hesiak jartzen hasi dira

Iruñean San Ferminetarako hesiak jartzen ari dira. Ekainaren 3an hesiak jartzen hasi ziren.

Festa honetan jendeak kaleetatik zezenaren aurrean korrika egiten du. Hauek dira kale batzuk: Estafeta, Udaletxea...

Jai hau uztailaren 6an hasi eta 14an bukatzen da. Arratsaldean entzierroan korrika egiten duten zezenak toreroek hiltzen dituzte.

Argazki hau eitb-tik hartu dugu.

martes, 11 de junio de 2019

BASERRI SORGINDUA

ARRASATEN DROGA TRAFIKATZAILEA

Maiatzaren 26an 42 urteko gizon bat Gudarien plazan ertzaintzak atxilotu zuen, gizona ertzaintzak ikusterakoan korriketan joan zen baina azkenean ertzaintzak harrapatzea lortu zuen.

Ertzaintzak 6 speed-poltsa kendu ondoren bulegoetara eraman zuten eta denbora pasa ostean epailearen esku utzi zuten.


Argazki hau eitb-tik hartuta dago.

Arrasateko atletek emaitza ezin hobeak


Arrasateko atletek emaitza ezin hobeak lortu dituzte Donostiko Anoeta zelaian 2019ko maiatzaren 28an, asteartean, egin zuten frogan.

Istar Dapenak eta Iñigo Uribarrenek urrezko domina eskuratu zuten altuera jauzian eta hiruko jauzian.

Mikel Agirrek 6,92 metroko jauzia egin zuen. 100 metroko lasterketan:  Aitor Uranga (11,41seg), Alain Eguia (11,97seg),  Ander Otera (12,04seg) eta Iker Menor (12.08seg) aritu ziren.

Argazki hau mondraberri.com-etik hartuta dago.

lunes, 3 de junio de 2019

ZORIONTASUNAREN EGUNA

Zoriontasunaren eguna martxoaren 20an mundu guztian ospatzen den ospakizun bat da. 2012an pentsatu zuten eta 2013an lehenengo aldiz ospatu zen.

Zorion hitza poz eta atsegin beteko egoera da. Nazio Batuen Erakundearen arabera, zoriontasunaren eta ongizatearen garrantziaren helburua ospatzen da egun horretan.

 Argazki hau eitb-tik hartu dugu