martes, 25 de abril de 2023

JOSE LUIS MENDILIBAR, SEVILLAKO ENTRENATZAILE BERRIA


Jose Luis Mendilibar Sevillako entrenatzaile berria da. Zaldibarreko entrenatzailea Sampaoliren ordez jarri dute eta denboraldi amaiera arte sinatu du. Mendilibar, lehen mailan, Athleticen, Valladoliden, Osasunan, Levanten, Eibarren eta Alavesen ibili da entrenatzaile bezala, eta orain Sevillak Santander Ligan jarraitzeko erronka hartu du bere gain.

Sevilla hamalaugarren postuan dago, 28 puntu dituela, hau da, hamazortzigarren tokian dagoen Valentziak baino bi puntu gehiago ditu. Valentzia da, hain zuzen ere, jaitsiera postuetan dagoen lehen taldea, txapelketa amaitzeko hamabi neurketa geratzen direla.


Mendilibar: ''Korrika eta borroka egin behar dugu partidak irabazteko''.

Argazki hau Eitb-tik hartuta dago
.


Argazki hau Google-tik hartuta dago

No hay comentarios:

Publicar un comentario