martes, 28 de mayo de 2019

PIRATA INFORMATIKOAK WHATSAPPAN SARTU DIRA


Joan den astean telefono batzuetan pirata informatikoek whatsappean informazioa manipulatu zuten eta momentuz ez dute arazoa konpondu.

Whatsappek ez du  esan zenbat lagunek jaso dituzten kalteak, baina esan du biktimak aukeratuak izan direla. Horrela, ematen du arazoa ez dela masiboa.

Argazki hau eitb-tik hartu dugu.


SEA WATCH ONTZIA

Maiatzaren 15ean, asteazkenean, Libiako uretan Sea Watch itsasontzikoek 65 pertsona erreskatatu zituzten. Italia 18 pertsona hartzeko prest agertu zen, beste 47 pertsonek ez zuten ontzitik jaisteko baimena lortu. Ontzian geratu ziren, ezin zutela ez aurrera ez atzera egin.

Sea watch maiatzaren 19an porturatu zen. Italiako barne ministroa Matteo Salvini da eta horretarako baimenik ez zuen eman, horren ondorioz Salvini haserretu zen eta baimena eman zuen pertsonak arazoak edukiko ditu.

Garraio ministroa Danilo Toninelli da, hau ere haserre dago Salvinik berari baimena ematea leporatzen diolako eta beraien artean borroka txiki bat dago.

Argazki hau eitb-tik hartuta dago.

lunes, 27 de mayo de 2019

ANTZUOLAKO TXAPELAK BERGARARA ETA OÑATIRA

Maiatzaren 18an Antzuolako San Isidroko pilota txapelketako finala jokatu zen. 

Emakumezkoen San Isidroko pilota txapelketan 15 bikotek parte hartu zuten. Finalak parekatuak izan ziren eta jokalariek gustora jokatu zuten. Txapelak Bergaran eta Oñatin geratu ziren.

Argazki hau goiena.eus-tik hartu dugu


Eskoriatzako slalomean azkarrena Asier Tejado

Orain dela hiru aste Eskoriatzan slalomeko lasterketa bat egon zen. Lasterketa hartan 23 piloto eta kotxe zeuden.

23tik 4 eskoriatzar egon ziren, irabazlea Bizkaikoa da eta bere izena Asier Tejado da. Bere zenbakia 37.a izan zen eta bere kotxearen izena Demon izan zen.

Argazki hau goiena-tik hartu dugu.


viernes, 24 de mayo de 2019

KIROL EGOKITUKO SENTSIBILIZAZIO JARDUNALDIA


Arrasateko Biteri plazan kirol egokituko jarduna egin behar dute. Jardunaldi hau kirol hau zer den ezagutzeko eta errealitate eta egoera ezberdinez jabetzeko da.

Ekintza hau maiatzaren 25ean izango da. Orduak hauek dira: 11:00etatik 12:30era, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak, 11:15etik 12:30era Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak eta 10:00etatik 11:00etara 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.

Argazki hau naiz.eus-etik aterata dago.

martes, 14 de mayo de 2019

Donostiako jipoi arriskutsua

Orain dela hilabete bat Donostiako dantzaleku baten kanpoaldean borroka baten ondorioz 17 urteko mutiko bat hil zen.

Borrokan 10 pertsonak parte hartu zuten. Halaxe hasi zen: 7 gizonetako batek mutikoari erretzeko tabako eskatu zion, baina ez zeukan. Orduan, beste gizonek ez zuten sinistu eta jipoi ederra jaso zuen mutikoak.Gero, mutikoaren laguna eta anaia laguntzeko sartu ziren eta zaurituta atera ziren.

Azkenean, ertzaintzak 7 lagun atxilotu zituen. Hauek 18 urtetik 25 urtera artekoak ziren. Astelehenean epailearen aurrean deklaratu zuten. Eneko Goia alkateak kasu honetarako justizia eskatu zuen.

Argazki hau fomrntosansebastian.eus-etik hartu dugu.