miércoles, 29 de noviembre de 2017

Altunak bere ametsa bete du

Jokin Altunak bere ametsa bete du Mikel Urrutikoetxearen aurka 22-21 irabazita Bilboko pilotalekuan. Partida oso orekatua izan zen eta emozioz beterikoa, tanto politak egin zituzten biek eta luzeak ere bai. Eztabaidatzeko tartea ere izan zen.

2017ko azaroaren hemeretzian jende asko joan zen 4terdiko finala ikustera eta azken tantoa oso adierazgarria izan zen. Jokin Altuna gehiago izan da hasierako eta bukaerako tantoetan baina ez zuen lortu markagailuan alde handirik zabaltzea. Txapeldun berriak hasieran egin zuen zulorik handiena 6-1ekoa izan zen. Hasieran Altuna jaun eta jabe izan zen eta Amezketarrak sakez egindako falta batek eman zion lehen tantoa Urrutikoetxeari (1-4). Neurketako unerik erabakigarrienetan, baina  ez du hutsik egin. Bere onena eman du, bi paretakoak ederto jokatuz.

 
Bideo hau you tube-tik hartu dut.

GO!AZENEKO DENBORALDI BERRIA

Urriaren 15ean Go!azen denboraldi berriko lehenengo kapituloa Oñatiko gaztelekuan izango da.  Sarrerak aurretik lortu behar dira. Ondoren, azaroaren 3an telebistan emango dute.

Lehenengo sarrerak urriaren 10ean banatzen hasiko dira eta asteartean 17:00etatik 20:00etara berriz  salduko dituzte. Gaztelekuan bi pase emango dute. Lehenengoa 17:00etan eta bigarrena 18:30ean.

Abenduaren 17an berriz Oñatiko Gaztelekuara etorriko dira. 4.0 denboraldi berriko antzerkia egitera.

Argazki hau goiena-tik hartu dut.

miércoles, 22 de noviembre de 2017

ARETXABALETAKO ISTRIPUA

Azaroaren 11n 20:05 inguruan istripu bat egon zen Aretxabaletan. Gatzaga eta Aretxabaletako errepidean talka (txoke) egin zuten eta autoaren barruan lagun bat harrapatuta geratu zen. Errepidea Debagoinekoek garbitu zuten eta ondoren, pasatzeko trabarik ez zen egon, baina kontuz gidatzeko gomendatu zuten Segurtasun Sailekoek.

Harrapatuta geratu zena suhiltzaileen laguntzarekin atera zuten. Ertzainek Gasteizeko Santiago ospitalera eramateko esan zuten. Bigarren zauritua Debagoienako ospitalera eraman zuten.



 Argazki hau mondraberri-tik atera dugu.

lunes, 20 de noviembre de 2017

Donibane sua

Aurten ere, ekainaren 23tik 24ra ospatu zen Donibane gaua, beti bezala Euskal Herri osoan zehar sua piztu zen.

Donibane suaren helburua eguzkiari indar handiagoa ematea da, eta suak funtzio garbitzailea du horri begira egoten diren pertsonen artean. Donibane gaua, ekainaren 23an, urteko laburrena da ipar hemisferioan, eta argia iluntasunari gailentzen zaiola irudikatzen du.


     
Argazki hau eitb-tik hartu dugu.

LUIS FONSI ETA DADDY YANKEE "DESPACITO" ABESTIA

2017ko abuztuaren 4an Luis Fonsik eta Dabby Yankeek "Despacito" abestia konposatu eta ondoren, grabatu zuten.

Luis Fonsi eta Daddy Yankee Puertorrikarrak dira. Gaur egun 4.262.884.133 ikustaldi dauka "Despacito" abestiak. Youtuben ikusiena da, "See You Again" abestia gaindituz 1. postuan jarri da. Abesti honek 203 egun behar izan ditu hainbeste ikustaldi edukitzeko eta 1.788.413 iruzkin dauzka.

Hurrengo zerrendan youtuben bideorik ikusienak agertzen dira:

1. postuan Luis Fonsi eta Dabby Yankeeren "despacito" abestia.
2. postuan Wiz Khalifa eta Charlie Puth"See You Again" abestiarekin.
3. postuan Psy Gangnam "Style" abestiarekin.
4. postuan Justin Bieber "Sorry" abestiarekin.
5. postuan Mark Ronson eta Bruno Mars "Upton Funk" abestiarekin.
6. postuan Ed Sheeran "Shape Of You" abestiarekin.
7. postuan Taylor Swift "Shake It Off" abestiarekin.


II.PINTXO LEHIAKETA

Joan den domekan, Eskoriatzan II. pintxo lehiaketa egin zen. Toki Alai, Compostela, Mirentxu eta Urrestilla tabernak parte hartu zuten.

Bertako produktuak erabiltzeko erabakia hartu zuten. Toki Alai tabernak irabazi zuen "Hego Haizea" izeneko pintxoarekin. Osaigai hauek zituen: txahal masaila, Karoi baserriko gaztaina eta errege sagarra. 300 euroko saria irabazi zuten.

Argazki hau goiena-tik hartu dugu.

lunes, 13 de noviembre de 2017

HONTZAKUMEA BERGARAN

Apirilaren inguruan Bergaran Gema Landak bere etxeko leihoan hontza baten arrautza aurkitu zuen.

Lehenik, bere amak ikusi zuen eta denbora horretan leihoa ikutu ere, ez zuen egin hontzak ez izutzeko.

Berak WhatsAppez bideo bat eitb-ra bidali zuen. Bertan, hontzakumea nola jaiotzen zen azaltzen zuen.

Edorta Unamunok, Urdabai Bird Centerrekoak, zorte asko zutela esan zien,oso gutxitan gertatzen zelako.

Elkarrizketa honen audioa entzun nahi baduzue klikatu hemen.


Argazki hau eitb-tik atera dugu.

jueves, 9 de noviembre de 2017

ESKORIATZA LUBERRIREN AURKA

Urriarken 28an Eskoriatzako saskibaloi taldeak Donostiako Luberri taldearen aurka galdu zuen. Partidu zaila zen Luberri taldea ligako lehen postuetan amaituko duen taldea delako.

Eskoriatzako jokalari asko lesionatuta edo gaixo zeudelako, beste talde gazteagoko jokalariek jolastu zuten. Lehengo 10 minutuetan indarrak nahiko parekatuta joan ziren  (20-22), bigarren zatian Donostiarrak aurreratzen hasi ziren eta horrela bukaera arte.

Raso entrenatzaileak esan zuen: "Talde beteranoa da, oso fisikoa eta altua. Gu oso gazteak gara eta egubakoitzea ez genituen jokalari alturik. Badakigu halako taldeen aurrean ezer gutxi dugula egiteko, ikasten joatea baino".


Irudi hau goiena-tik hartu dugu.

miércoles, 8 de noviembre de 2017

DRAGOI TALDEKO GIMNASTAK

Eibarko Ipurua kiroldegian Gipuzkoako gimnasia txapelketa egin ondoren, urriaren 8an, Gazteizen Euskadiko txapelketan, Dragoi taldeko gimnastak Espainiako txapelketarako sailkatu ziren.

Taldea osatu zuten: Leire Ugartek, Andrea Hernandezek, Alba Revueltak, Maite Olidenek eta Amaiur Mendizabalek. Bigarren postu horri esker Alikantera joango dira Espainako txapelketara.

Resultado de imagen de arrasate dragoi gimnasia taldea
Argazki hau EL DIARIO VASCOtik hartu dugu.

HALLOWEEN! MUNDUKO EGUN BELDULGARRIENA

Urriaren 31an Halloween eguna ospatu genuen. 5:00etan 3-12 urte bitarterakoak Tortolis ludotekan beldurrezko maskarak eta jolas batzuk egiten egon ziren.

6:00etan San Juan Plazara joan zirenean ekintzak hauek egon ziren: kalabazak, ipuinak, maskarak etab.


19:30ean pozioak egon ziren. SORGIN GAIZTO HORIEK!

Han oso ondo pasatu genuen! Pozioak, maskarak, sustoak, etab. eduki genituelako.


Argazki hau blog.fagorindustrial.com-etik hartuta dago.

JUAN ALVAREZ DESAGERTUTA

Juan Alvarez urriaren 12an bizikletaz  mendi batera joan zen. Berandu egin zen eta familiak  abisua  eman zuen Juan Alvarez-ek ez zuela telefonoa  hartzen. Orduan, telebistan  berria eman  zuten  eta  250  boluntario inguruan mendizalea topatzen hasi ziren.

17:00ak inguruan mendizale arrasatearra buruan kolpe handi batekin hilik aurkitu zuten Anboton, Durangoko aldean.

Familiak "esker ona " helarazi nahi izan die bilaketetan parte hartu duten guztiei.


Argazki hau goienatik hartu dugu.

lunes, 6 de noviembre de 2017

2018ko Espainiako buelta

Espainiako buelta 2018ko abuztuaren 25ean Malagan hasiko da. bizikletak hartu eta lasterketa martxan jarriko da. Etapa bat Bizkaitik pasako da eta irailaren 19an bukatuko da.

Bizkaian egingo den etapa Getxon hasiko da eta Oiz mendian bukatuko da.


Argazki hau eitb-tik hartu dugu.

MUNDU OSOKO HEGALDI GUZTIAK MINUTU BATEAN

2017ko irailaren 11n NASA taldekoek txorien egun bateko hegaldiak grabatu zituzten eta gero minutu bateko bideo batean marraztu dituzte

Jarraian eitb-n argitaratutako bideoa ikus dezakezue: