martes, 26 de octubre de 2021

ZEIN TALDEK IRABAZIKO DU?

2021eko urriaren 17an Mondragon Unibertsitateak eta Mekacalzados Ardoik saskibaloiko partidu bat jokatu zuten.

Hasieran, Mondragon Unibertsitatea txarto hasi zen, beste taldea 5 puntu gehiagorekin zihoalako (34-39).  Baina ez zuten amore eman. Bigarren zatian Mondragon  Unibertsitateak aurre egiten  jakin izan zuen eta bukaeran, 51 puntura berdintzea lortu zuten. Beraien ahaleginari esker, azkenean Mondragon Unibertsitateak irabazi zuen (77-73).

Argazki hau mondraberritik atera dugu.

SUTE BATEK 82 PERTSONA HIL DITU OSPITALE BATEAN

2021eko apirilaren 25ean Bagdadeko  Al-khatib ospitalean sute bat egon zen, 82 pertsona hil eta 110 zauritu ziren.

Dirudienez, oxigeno botilek eztanda egin zuten covid-19 pazienteentzako ospitalean. Batzuk solairu garaienetatik salto egin zuten sugarretatik ihes egiteko. Osasun ministerioak 200  pertsona baino gehiago atera zirela esan du baina  hildakoen kopurua igo dezakeela pentsatu dute pertsona batzuk oso larri daudelako.

Argazki hau EL PAISetik atera dugu.