lunes, 17 de abril de 2023

ARESKO EMAKUMEEN MARTXA


ARESKO EMAKUMEEN MARTXA 



2023ko martxoaren 12an, Aresko emakumeen martxan egin zen "Emakumeok bidea eraikiz" leloarekin. Martxa  goizeko 12etan hasi zen Aretxabaletako plazan. Lehenengo kamisetak banatu zizkieten parte hartzaileei eta ondoren, Ainara Urrutia mendi-lasterkaria omendu zuten. Ainarak 41 urte ditu, euskal selekzioko kidea da eta 2018 amaieran hasi zen lasterketetan parte hartzen, eta gaur egun, Domusa Teknik Team izeneko proiektuan ari da lanean.

Ohorea ematearen amaieran, Aretxabaletatik Eskoriatzarako bidea hartu zuten parte hartzaileek oinez, Eskoriatzako Fernando plazaraino. Eskoriatzako Fernando plazara heldu zirenean, Rosarito Oianguren herritarrak jaso zuen aitortza. Rosarito 1938an jaio zen Bolibar elizateko Atzarte baserrian, eta bizitza osoa etxekoandrea izan da, zerbitzari lanetan ere aritu da hainbat jatetxean.

Amaitzeko partaide guztien argazkia atera zen eta denak pozik bukatu zuten, martxak ere arrakasta  handia izan zuen.

                               Bideo hau Goienatik hartuta da

No hay comentarios:

Publicar un comentario