lunes, 7 de noviembre de 2022

LUDOTEKAKO FESTA


Eskoriatzako Tortolis ludoteka, 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi zerbitzua da.Tortolis ludotekaren helburua, haurrek jokoetan parte hartzea, eta jokoen bidez euskararen erabilera bultzatzea eta indartzea da.

Joan den  irailaren 28an, herriko haurrak eta beraien gurasoak gonbidatu zituzten ludoteka ezagutzera emateko helburuarekin.

Ekintza ugari egin zituzten haurrek ondo pasatzeko: Slime tailerra, karaokea, trebetasun jolasak, eta  Gaba Baltzarekin lotutako tailerrak.



Argazki hau goiena-tik hartu dugu.

jueves, 3 de noviembre de 2022

ESKORIATZAN ARRAPALA JARTZEN ARI DIRA


Intxaurtxueta plazatik Intxaurtxueta kaleko hogeigarren portaleraino irisgarritasuna hobetzeko arrapala jarriko dute. Obra honen kostua 99.000 eurokoa izango da. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonei laguntzeko asmoz, lanak hasi zituzten duela gutxi. Lan hauen helburu nagusia irisgarritasuna erraztea da.

Eskailerak albo batean joango dira eta erdian, berriz, arrapala jarriko dute. Manuel Muñoz kiroldegi alboan eginda dugun pasoaren modu berean egingo da.

Proiektuaren baldintza bat irisgarritasun legeak betetzea zen, eta beraz, %4 eta %6ko inklinazioa izango du arrapalak. Pasabide horretan eskailerek gune osoa betetzen zuten. 



Argazki hau  GOIENA-tik hartu dugu.