martes, 29 de enero de 2019

Ihes egindako txakurrak

Leintz Gatzagatik urriaren 13an ihes egindako txakurrek Kaxka eta Kira izena zuten, bata artzai alemana eta bestea border collie eta Gorbeiako artzaiaren nahasketa dira.

Urrian eta azaroaren artean 70 ardi gutxi gorabehera hil zituzten. Azaroaren 16an txakur bat, Kaxka, hilda agertu zen. Hala ere, Kirak erasotzen jarraitu du eta abendurako guztira ia 100 ardi eta arkume akabatuta zeuden.

Abenduaren 25ean Jabier Villar Degurixara artaldea ikustera joan zen eta ardiak zaurituta aurkitu zituen. Ardi guztiak etxera eramatea erabaki zuen, zaurituta zeudelako.

Artzaiak babesik gabe sentitzen dira txakurrek beraien ardiei eraso egin dietelako eta txakurren jabeek ez dutelako isunik jasotzen.

Argazki hau eitb.eus-etik hartu dugu.

jueves, 17 de enero de 2019

NORIA


MATERIALA:

-Kartoia ( asko eta handia )

-Egurrezko makilak

-Pintura akrilikoa

-Klipak

-Silikona beroa


  TRESNAK:

 -Kuterra

-Silikonazko pistola

-Arkatza

        NOLA EGIN :

1. Lehenengo kartoia hartu eta bi borobil handi markatu, barruko aldetik beste bi borobil, gero kuter batekin moztu barruko aldetik eta kanpoko aldetik.

2.Ostean gurpilean zortzi zulo egin behar ditugu, zuloak egiteko  makilak erabiltzeko aukera dugu.

3. Noriaren erdialdea apaintzeko 8 tira luze egin, gurpilaren diametroaren neurrikoak. Tira guztien erdian zulo bat egin ostean, tirak itsatsi zulo batetik beste zulorarte. Tira guztiekin  berdina egin bi  gurpiletan, elkar gurutzatuz .

4.Jarraian 8 makil hartu eta denak tamaina berdinean moztu, segidan hartu makiltxo bat eta gurpil baten zulotik beste gurpilaren zuloekin elkartu eta bi aldeetatik silikona beroarekin itsatsi, zulo guztietan berdina egin .

5. Geroago makil oso bat hartu eta tiran eginiko erdiko zuloetatik sartu .

6. Orain kartoi zati bat hartu eta zure noriarentzat  oinarri karratu bat egin  eta arkatz batekin  lau eskinetan  puntotxo batzuk markatu.

7.Orain egindako puntuetan silikona beroarekin  makilak itsatsi hiruki bat osatuz( bi aldetan). Noriaren euskarriak izango dira .

8. Hori  bukatu ondoren kartoi zati txiki bat hartu eta karratu txiki egin kuterra erabiliz, erdian zulo bat egin, zati berdinean zuloaren azpikaldean  silikona beroarekin euskarrien puntak itsatsi.

9.Egin dugun guztia bukatu ondoren gurpilaren erdiko makila hartu eta egindako pieza txikien zuloetatik sartu.

10. Jarraian aulkiak egingo ditugu , 16 kartoi zati moztuko ditugu, bi zati  hartu eta itsatsi silikona beroaz eserleku bat bezelakoa eginez. Zati guztiekin berdiana egin. Orain zintzilikatzeko beste 16 klip  behar ditugu eta eserlekuaren  bizkarraldean bi klip sartu eta makil batean zintzilikatu,  pausu bera egin guztiekin .

11. Azkenik makil bat moztu eta itsatsi  erdiko makilean  manibela bat izango balitz ,nahi duzun  bezela apaindu, margotu ...


Oharra : Kontuz ez erre silikona beroarekin.










miércoles, 16 de enero de 2019

PUTZUA 4

 PUTZUA 4


MATERIALAK

  • 9 makil zabal
  • 3 makil luze
  • Soka bat 
  • Paperezko roilo bat

TRESNAK
  • Artaziak
  • Silikonazko pistola 
  • Errotulagailuak



 NOLA EGIN

Lehenengo komuneko paper  kartoian bi makil zabal pegatuko ditugu eta gero makil txiki bat zuloetatik sartu.  Ondoren soka lotu dut goian eta azkenik nahi den moduan margotu eta apaindu.

PUTZUA

PUTZUA
Materiala:                                                                                                     
  • Izozki makilak                                                                                           
  • Makil finak
  • Soka fina
  • Apaintzeko perlak
  • Alanbrea
 Tresnak
  • Silikonazko pistola
  • Artaziak

 Nola egin:

Hasteko,  izozki makilekin 7,5cmko 10 makil moztu, hori egin ondoren silikona beroarekin borobil forman pegatu, jarraian izozki makil guztiak pegatu. Ondoren  izozki makilekin oinarra egin. Hori  egindakoan bi izozki makil hartu eta iskinatik ipini eta zulotxo bat egin, ondoren makil  fina zulotxotik sartu eta soka lotu. Ostean alanbrearekin soka lotu eta izozki makilekin zati txikiak moztu eta kubo bat egin.  Alanbrearekin kuboa pegatu eta izozki makilekin teilatua egin, azkenik  gustoko duzen bezala apaindu, perla batzuk ipiniz adibidez.

katapulta

                                         Katapulta 

Materiala:                             Tresnak:

  • 6 Izozki makil                                       - Silikonazko pistola
  • Goma 1              
  • Chupa chup makila                        
  • Edateko lastoa
  • Tapoi bat 

Nola egin:

Hasteko hiru izozki makil moztu behar dira eta pegatu  lauki zuzenaren forma eginez. Bi makil erdian jarri , ondoren  txupatsus makila eta edateko  lastoaren  zatia goian pegatu. Hori egin ondoren ezkutatu  silikona beste izozki makil zati batekin eta  jarraian tapa pegatu makilean.  Goma jarri  katapulta eta makilan.

Gomendioak:  Kontuz ibili silikonazko pistolarekin , erretzeko arriskua dago eta makina ez da jolasteko.

Banku automatiko 2




BANKU AUTOMATIKOA



 Materialak:                                                                             Tresnak:
- Kartoizko kaxa luze bat                                                        - Artaziak
- Komuneko paper roiloa                                                        - Silikonazko pistola
- Koloretako pintura                                                                - Kuterra
- Pintzela                                                                                  -Txamponak
                                                                                                 - Kreditu txartel bat
                                                                                                        edo antzekoa

NOLA EGIN:

Hasteko  kaxa luze bat hartu alde batetik moztu eta  baita patilak ere.
Ondoren, kartoi zati bat moztu eta silikonazko pistolarekin erdian pegatu.
Jarraian, beste kartoi zati bat moztu eta erdian zulo bat  egin zirkulu formakoa (papera sartzeko modukoa).
Gero, paper erroilo txiki bat zirkuluan sartu baina dena ez eta goi goian pegatu.
Ostean, lehen pegatu behar zen erdiko kartoi zatian  apur bat gorago zirkulu txiki bat moztu txartela sartzeko.
Geroago, txanpona tubotik sartu, baita txartela ere, txanpona jausten bada ondo funtzinatzen duen seinale.
Ondoren, atzeko aldean bi atetxo egin eta moztu behar dituzu.
Gero, beste kartoi batean aldapa bat moztu eta jarri bi ateren artean (txanpona jausteko) eta pegatu.
Ondoren, beste kartoi bat moztu eta gorago jarri (teklak jartzeko da).
Jarraian, atzeko tapa jarri eta beste kartoi zati bat moztu eta beheko aldean pegatu.
Azkenik, makina nahi duzun kolorez margotu eta nahi baldin baduzu teklak jarri.

   

ITURRIA




MATERIALA:                                                                     TRESNAK:
·Tapoia                                                                                         ·Silikonazko pistola
·2 pajita                                                                                        ·Artaziak
·Plastikozko pote txiki bat                                                            ·Rotulagailua
·Hortzetarako pastaren tapoia.                                                    ·Soldadorea
-Plastikozko boteila bat




NOLA EGIN
Lehenengo tapoiari bi zulo egin pajitaren tamainakoak, gero tapoiko zuloak  pote txikian markatu eta moztu  guraizeen languntzaz, beste bi zulo parean egin  bat bestea baino handiagoa. 
Ondoren tapoia silikonarekin pegatu eta pajitak sartu, ostean hortzetako pastako tapoia moztu eta silikonarekin pote txikian  pegatu. Amaitu aurretik nahi baduzu margotu edo apaindu eta azkenik botila bat hartu eta  nahi duzun likidoarekin  bete, tapoia zabaldu eta likidoa aterako da.






 

M&MSKO MAKINA

M&MSKO MAKINA


Materiala:   
             

  • Lakasitoak                                                                                                 
  • Kartoia (kapa bikoitza)
  • M&M
  • Kartulina
  • Azetato papera
  • Malgukiak
  • Bambuzko makila
  • Izozki makila
Tresnak:

  • Silikonazko pistola
  • Guraizeak edo kuterra  
NOLA EGIN
  • Lehenengoz, kartoia 12x16cmko neurrian moztuko dugu eta 23x12cmkoa beste kartoia. Lehenengo pieza (12x16) alboan pegatu. Hori egin eta gero, 14,8cmko bi zati moztu kartoian atzekaldean bat itsatsi eta bestea aurrean. 23x12cmko beste zati bat moztu eta  falta den alboan pegatu aurrekoa bezala. Ostean, 16x8cm eta 16x3,2cmko kartoizko zatiak egin eta  gero 16x3,2ren alboetako piezaren artean pegatu eta bestea beheko aldean itsatsi. Hori "eskeletoa" izango da.
  •  Behin hori bukatuta, zati hauek moztu  gurazieen laguntzaz: 7,4x1 (horrelako bi), 7,1x8,6cm (horrelako bi), 7,4x7,4 x2,5cm (horrelako beste bi,) 7,1x2,5cm (horrelako beste lau) 24x7,1cm(horrelako lau) eta azkenik 7,4x11cm (horrelako bi).
  •  Lehenengo, 11x7,4cmko zati bat erdian pegatuko dugu, ondoren  7,4x1 cm bi zati hartu eta izozki makilaz pegatu ditugu beheko zatian. Bata alde bateane ta bestea beste aldean.

  •  Ostean 2,4x7,1cmko zatibat moztu eta kapa bikoitza ikusten den tokian banbuko makiltxoak pegatu, hori tranpila izango da.

  •  Hau egin ondoren 7,1x5cm, 4x2,5x1cm ko piezatxoa tranpilaren gainean pegatu (tranpila bera ere itsatsi) ostean bambuzko makila malgukiarekin elkartu eta izozki makila dagoen aldean bambuzko makila eta malgukia itsatsi. 2,5x7,1cm pieza bambu makilan sartu (baina ezin da bambu makila ikusi),2,5x7,1cmko pieza berriro hartu eta izozki makil bat erdian pegatu, beste aldean berdina egin.

  •  Amaitzeko 14,8x3cmko zatia tranpilaren aurrean pegatu, 8,7x1cmko bi zati alboetan pegatu eta ranpa egin ahal izateko  8,6x7,1cmko bi zati moztu eta itsatsi. Azetato papera 14,8x8cmko neurrian moztu, itsatsi eta tapa bat ipini.

  •  Azkenik goxokiak sartu , eta kartulinarekin apaindu.

  • Erabiltzen duen makina sinplea plano inklinatua da.
 




haize errota



                                               HAIZE ERROTA


  
MATERIALA:
  • Kableak
  • Egurrezko oinarria (16cm x 8.5 cm)
  • 24cm hodi 
  • Motor bat
  • Disko bat( CD)
  • 8,5cm x 8 cm-ko eguzki-plaka.
  • 3 makiltxo (7cmko)
  • Koloretako espraiak     
TRESNAK
  • Soldagailua

  • Zerra
  • Silikonazko pistola.
  • Metxeroa 
  • Kandela
          

  NOLA EGIN:

  1. Egurrezko oinarria 8.5 cm-ko zabalera eta  16 cm-ko luzeran moztu zerraren laguntzaz.
  2. Ondoren 24cm-ko egurrezko hodi bat moztu.
  3. Kableak soldatu, konektore gorriak gorriarekin eta beltzak beltzarekin. 
  4. Oinarrian hodia itsasi kola beroarekin.
  5. Ondoren, 7 cm-ko 3 makiltxoak oinarrian jarri eta  silikonazko pistolarekin itsatsi.
  6. Azkenean, jarri plaka eta eskuz konektatu.

  Gomendioak:

    Heldu baten laguntza beharrezkoa da, soldagailua erabiltzeko.
    Erabili metroa.
    Kontuz zerrarekin.


 

lunes, 14 de enero de 2019

ESEKITAKO ZUBIA

ESEKITAKO ZUBIA


Materiala:
  • Kartoia
  • Haria
  • Metala
  • Edateko lastoak
  • Pintura
  • Silikona beroa
Tresnak:
  • Silikonazko pistola
  • Pinturako brotxak


NOLA EGIN:

Lehenengo kartoizko bi kaxa hartu, moztu eta margotu oinarria egiteko. Kolore batez 2 kapa margotu eta lehortzen utzi. Ondoren, lau kartoi zatitu eta neurtu hankak egiteko. Margotu eta silikonarekin oinarrian pegatu. Ostean, beste kartoi zati batean errepidea izango balitz bezala margotu eta atzeko hankei pegatu. Kartoizko egitura eginda dagoenean, metal zati bat hartu eta atzeko bi hanken tartean jarri goiko aldean. Metala finkatu aurretik, soka zati bat hartu eta errepidearen alboetan zuloa egin eta  soka lotu. Soka zatia metaletik pasatu eta lotu. Egitura gogortu behar da horretarako bi edateko lasto jarri aurreko hanken artean eta 1 atzeko hanken artean. Azkenik, beheko oinarria ura  izango balitz bezala margotu urdinez. Bukatzeko apaindu.







Putzua 2



  
PUTZUA

       Materiala:  
  • Izozki makilak
  • Makil finak
  • Haria
  • Burdin haria
  • Apaintzeko perla txikiak


      Tresnak:
  • Silikonazko pistola
  • Artaziak 

 Nola egin:

Lehenengo 11 izozki makil 7,5cm-koak moztu behar dituzu, ondoren silikona beroarekin borobil forma bat eginez pegatu. Gero, 9 izozki makil 6,5cm-koak moztu eta borobilean pegatu besteen gainean, 2 hutsune parean utziz. Geroago 15cm-ko 2 izozki makillei erdia baino pixka bat gorago zulo bat egin behar diezu eta borobilaren bi hutsuneetan pegatu. Jarraian borobilari izozki makil batzuekin oinarria egin, hori egin ondoren makil fin bat 10cm-koa moztu behar da, beste bat 2,5cm-koa eta beste bat 1,5cm-koa.  2,5cm-ko makiltxoa 10cm-koari itsasi horizontalean eta berdina 1,5cm-koa 2,5cm-koarekin,  azken pausoan egindakoa sartu zuloak dauzkaten makiletan, ondoren haria makil finean kiribildu.  Putzuaren kuboa egiteko 6 izozki makil  3cm-ko luzeran moztu eta  1,4cm-ko zabaleran eta borobil forma baten bezala pegatu, gero lehen bezala oinarria egin kuboa amaitzeko burdin hariarekin heldulekua egin. Teilatua egiteko berriz, 2 makil fin 7,5cm-koak moztu eta 2 makil altuenetan pegatu, hori egin eta gero 8 izozki makil 4,5cm-koak moztu eta 7,5cm-ko 2 makil finei alboetan 4 pegatu, bukatzeko nahi baduzu perla txikiekin apaindu. Makina honek polea erabiltzen du.     
       

BANKU AUTOMATIKOA 1


 BANKU AUTOMATIKOA


Materialak:                                                                                              Tresnak:
-Kartoizko kaxa luzea                                                                                -Artaziak
-Paper erroiloa                                                                                          -Silikonazko pistola
-Koloretako pinturak                                                                                 -Kuterra
-Pintzelak                                                                                                  -Txanponak
                                                                                                                 -Kreditu txartel bat
NOLA EGIN

Hasteko kaxa luzea hartu eta alde batetik moztu eta patilak moztu. Ondoren, kartoi zati bat moztu eta silikonazko pistolarekin erdian pegatu. Jarraian, beste kartoi zati bat moztu eta erdian zulo bat zirkulu bat egin (paper erroiloa sartzeko modukoa) . Gero roilo txiki bat zuloan sartu baina dana ez, eta goian pegatu. Ostean, lehen pegatu dugun erdiko kartoi zatian  zati fin bat apur bat gorao moztu (txartela sartzeko). Geroago, tubotik sartu eta txartela sartu, txanpona jausten bada ondo dago. Ondoren, atzekaldean bi atetxo egin eta moztu. Ostean, beste kartoi batean aldapa bat moztu eta bi ateren artean jarri eta pegatu (txanpona eror dadin). Ondoren beste kartoi  zati bat moztu eta itasatsi(teklak jartzeko). Jarraian, atzeko tapa jarri eta beste kartoi zati bat moztu eta beheko aldean pegatu. Azkenik makina nahi duzun kolorez margotu, eta nahi baldin baduzu teklak jarri.

NORIA 1


NORIA

Materiala:

  • 9 makil luze
  • Kartoia
  • Pintura
Tresnak:

  • Silikona beroa 
  • Arkatza
  • Kuterra edo artaziak
  • Brotxa
  • Zeloa

NOLA EGIN




Lehenengo, arkatzarekin kartoian 2 gurpil handi, karratu handi bat, 24 karratu txiki, 16 atetxo eta 2 triangelu handi marraztu behar dira, gero, moztu eta margotu. Ondoren, 3 karratu txikiekin U bat egin eta alboetan 2 atetxo jarri, horrelako beste 8 egin, jarraian, 2 triangeluak karratu handian silikonarekin pegatu behar dira. Triangeluetako goiko partean, gurpiletako iskinetan eta erdian zuloak egin, makilak moztu eta triangeluetan bat jarri behar da, azkenik, makilak karruseletan jarri gurpiletako zuloetan sartu eta silikonarekin pegatu behar dira.




TXUTXE MAKINA


GOZOKI MAKINA


Materiala: 
  • Kartoia
  • Izozkiaren makilak
  • Bambu makila
  • Azetato papela
  • Malgukia
Tresnak:
  • Artaziak
  • Kuterra
  • Silikonazko pistola
 NOLA EGIN

1. 16x12cm kartoi zatia hartu eta albo baten 23x12cmkoa pegatu.
2.Ondoren 23x14,8 cm zatia atzeko partean itsatsi.
3.Zati berdina aurrean jarri, zatien artean 4cmko tartea egon behar du.
4.Lehenengo pausoan bezala zatia beste aldean itsatsi.
5.Beheko partean 16x8 cmko zatia pegatu.
6.Hutsune bat geratuko da, bertan 16x3,2cmko kartoi zatia isatsi.
7.Hori egin eta gero 11x7,4 centimetroko kartoi zati bat moztu eta goiko partean erdian bertikalki pegatu.
8.Ondoren 7,4x1cmko zatiak alboetan pegatu.
9. Euren artean atzeko partean 2,4x7,1 cmko izozkiaren makil zati bat erdian jarri eta itsatsi.
10.Horren gainean U formakin 7,1x7,4 cmko neurria duen zatia pegatu.
11.Jarraian banbu makila eta jarri dugun izozki makila erdian itsatsi eta malgukia makilean sartu.
12.Gero kartoi zati bat hartu eta makila hutsunetik sartu.
13.Pauso berdinak beste aldean egin.
14.Hori bukatuta 8,6x7,1 cmko 2 kartoi zati moztu eta rampa bezala erabili.
15.Ondoren zereal kartoi zati bat tapa bezala erabili.
16.Bukatzeko azetato papera aurreko partean itsatsi.


OHARRAK:
10 urtetik aurrera egiteko modukoa.
Arriskuak: Silikonarekin erre zaitezke edo kuterrakin moztea, beraz kontuz bi tresna horiek erabiltzean.
Makina egiteko 2 ordu behar dira gutxi gora behera.

PUTZUA 1


 PUTZUA
                                                
MATERIALA:

Kartoia
Egurrezko makil txikia
Tuperra
Haria

TRESNAK:

Silikonazko Pistola
Zelo
Artaziak

 AZALPENA:

1. Moztu kartoi zati bat eta apaindu.

2. Tupper bat hartu eta erdian zulo handi bat egin.

3. Zeloa, tupperra eta kartoia hartu, kartoia jarri borobil formarekin tuperraren gainean eta barrutik zeloa jarri pegatuta egoteko.

4. Iskinetan makiltxo bat jarri, beste bat beraien artean erditik gorago eta silikonazko pistolarekin itsatsi.

5.Makil hortatik plastikozko pieza borobil bat sartu eta pieza hori ez mugitzeko bi gantxito txiki jarri tope  modura.

6. Soka bat hartu eta jarri plastikozko piezaren erdian eta sokaren puntan kubotxo bat jarri.

OHARRA: kontuz silikonazko pistolarekin.


                 

miércoles, 9 de enero de 2019

Autua

AUTOA
Materiala:
7 Tapoi
2 Boteila
4 Goma
2 Egurrezko makil

Tresnak:
- Kuterra
- Silikonazko pistola

Nola egin:
1-Boteila bate atzeko aldean  4 zulo egin.
2-Boteilaren alde bat zabaldu.
3-Boteilaren atzeko aldean zulo bat egin.
4-Makila bat erditik moztu gurpilak egiteko.
5-Tapa baten erdian zulo bat egin.
6-Boteila baten  aurreko aldea mostu.
7-Azkena moztu dugun zatiarekin  elize moduko bat egin.
8-Tapoi baten erdia moztu.
9-Elizearen tapan zulo bat egin makil luze bat sartzeko.
10-Boteilaren atzeko aldean zulo bat egin elizearen makila sartzeko eta gero goma  lotu.
11-Goma tapatik pasa eta tapa itxi.














martes, 1 de enero de 2019

ATHLETIK SUPERKOPAKO TXAPELDUN

2021eko urtarrilaren 17an Sevillan futboleko superkopako finala jokatu zen. 

Barca-Athletik partidua jokatu zen. Partiduko lehenengo gola Barçak sartu zuen (Griezmanek), 2 minutu geroago Athletikek 2. gola sartu zuen ( De Marcosek). Atsedenaldiaren ostean, Barçak beste gol ikusgarri bat sartu zuen (Griezmanek) eta azkenengo minutuetan Athletiken 2. gola (Asier Villalibrek).

Bigarren atsedenaldiaren ostean Leo Messiri burua joan zitzaion eta jokalari bati kolpatu zion eta horren ondorioz Messi kanporatu zuten.

Eta azkenik, Athletikek prorrogan gola sartu eta txapeldunak bihurtu ziren.
 

Argazki hau eitb-tik hartuta dago.

Nafarroaren itxiera

 Bihar gau erditik aurrera Nafarroan ezingo da ez sartu eta ez atera. Egoeraren azterketa ostean gobernuko lehendakariak neurri gogorragoak jarriko dituztela dio. Murrizketa gehiago ezarriko dituzte Nafarroan eta jendeak arduraz jokatu behar duela diote.


Hamabost egun iraungo du egoera honek azaroaren 4ra arte. Ostalaritza ixteaz gain ordutegia mugatuko dute. Gaueko 21:00etarako itxitak egon beharko dute. Azkeneko egunetan 100.000 biztanleko 899 kutsatu antzeman dituzte, beraz hartutako neurriak beharrezkoak direla dio Nafarroako gobernuak.






                                             Argazki hau berria-tik atera dugu