lunes, 31 de enero de 2022

BIDEGORRIKO BARANDAK APURTUTA AGERTU DIRA

2021eko azaroaren 25ean, Arrasate eta Aretxabaleta arteko bidegorrian hainbat baranda apurtuta agertu ziren.

Herritar batek barandak apurtuta ikusi zituen baina gaur gauean konturatu da gehiago ahutsita zeudela, horregatik erabaki du gertatutakoarekin argazkiak ateratzea eta mondraberrira bidaltzea.

Argazki hau mondraberri-tik hartu dugu.

IBAI ALDEKO BIZILAGUNAK ETXERA ITZULI DIRA

2021eko abenduaren 13an, Ibai Alde etxeko bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira gaur goizean, Arrasaten. Azken egunetako euriek lur-jausi bat eragin zuten, eta horrek arriskuan jarri zuen eraikinaren egonkortasuna.

Etxebizitzak egonkortasun gehiago edukitzeko, Arrasateko Udalak garajearen eta etxebizitzaren lotura moztu du. Helburua da garajea erortzen bada etxebizitzei kalterik ez egitea.

Ramon Ugaldek azaldu digunez "Udalak ahal izan dituen neurriak hartu ditu, baina orain ur agentziaren ardura da obrak egitea, horrelako gauza bat berriro ez gertzatzeko. Gaineratu duenez, "Ur agentziak harri-lubeta bat eraikitzeko ardura hartu du, baina oraindik ez digute ezer esan".

Argazki hau mondraberritik hartu dugu.

IKER VICENTE ETA KARMELE ETXEBARRIA TXAPELDUNAK

2021eko azaroaren 25ean Bilbon aizkolari txapelketaren finala izan zen eta irabazleak Iker Vicente eta Karmele Gizazola izan ziren.

Gizonezkoetan, sei aizkolari aritu ziren eta irabazlea Iker Vicente izan zen, bi minutu eta hamar segunduko tartea atera ziola bigarren sailkatuari, Mikel Larrañaga Gipuzkoako txapeldunari hogeita hamabi minutu eta hamazazpi segundu behar izan zituen hamabi enborrak mozteko.

Emakumezkoetan hiru aritu ziren, Karmele Gisasola, Uxue Ansorregi eta Maika Ariztegi.
Karmele Gisasola Uxue Ansorregik baino minutu bat eta hamabost segundu gutxiagotan bukatu zuelako txapelduna izan zen.

Argazki hau asetik atera dut

martes, 25 de enero de 2022

GIZON BAT ATXILOTU DUTE

Bilboko Ortxakoaga auzoan goizeko 06:30ean gizon bat atxilotu du ertzaintzak.

Antza denez, gizona auzoan jendea arma batekin mehatsatzen egon da. Ertzaintza heldu denean, gizona etxean gotortu da amarekin. Inork minik hartu gabe atxilotu  eta psikiatriko batera eraman dute.

Argazki hau berria-tik hartu dugu.

TAXI BATEN LEHERKETAK PERTSONA BAT HIL DU

Atzo Euskal Herrian 12:00ak zirenean, Liverpooleko Womens ospital aurrean taxi batek eztanda egin zuen eta  taxia gidatzen zuena hil egin zen Taxiaren atzealdean zihoana ateratzea lortu zuten.

Poliziak ez du zergatik gertatu den esan nahi baina 21, 26 eta 29  urteko hiru pertsona atxilotu dituzte.


Argazki hau motorpasionetik atera dugu