lunes, 29 de noviembre de 2021

AZAROKO LEHENENGO ASTEAN BAINO 22 KASU GEHIAGO ATZEMAN DIRA BIGARRENEAN

Konronabirusaren kasu positiboak azaroan igozen hasi dira.

Antzuolan, Oñatin eta Aretxabaletan azaroko bigarren astean lehengo astean baino positibo gehiago egon dira.

71 kasu baieztatu zituzten eskualdean eta guztira 93 positibo daude. Arrasaten eta Bergaran erregistratu dira positibo gehienak, azaroko bi asteen arteko alderaketa eginda.

Intzidentziek gora egin dute, baina herri handiak ez daude 400etik gora.

Argazki hau paho.org-tik hartu dut.

martes, 23 de noviembre de 2021

LIZTOR BELTZ KANPAINA

2021eko maiatzaren 13an Arrasaten 2.470 liztor beltz harrapatu dituzte. Tenperatura aldaketarekin iaz baino emaitza txarragoak izan dituzte tenperatura altuagoak izan ditugulako. Mapa bat osatu dute 39 tranpekin.

Aurten beste tranpa mota bat frogatu dute eta Arrasaten  esperimentatu dute. Zenbait herritar konturatu dira bi tranpa mota desberdin egon direla zuhaitzetan zintzilikatuta.

Inportantea da jakitea herritarren laguntza ezinbestekoa  dela eta horretarako udalak telefono bat dauka
(943 25 20 10).

Argazki hau mondraberri-tik hartu dut.

MIKEL MERINO

Mikel Merinok indarrez ekingo dio Espainiako ligako etenaren osteko partida Donostian sarrera oso gogorra eraman zuen hankan eta lesionatu zen lesio oso larria  izan zen.

Mikel Merinook esan du: "Ondo nago, min hartu nuenean zortea izan nuen."

2021eko azaroaren 9an lesionatu zen. Orain ondo dago eta gutxi falta da berriro futbolean jokatzeko.

Albiste hau berriatik hartu dut.

84 URTEKO EMAKUME BAT DESAGERTU ETA HILDA AURKITU DUTE

84 urteko emakume bat hilda aurkitu dute, itxura denez desagertu egin zen Nafarroan, herrigunetik bi kilometrotara baso batean. Joan den ostegunean 12:15 aldera aurkitu dute. Bilaketa eremua zabaltzea erabaki zuten eta horri esker aurkitu dute hildakoa.

Emakumeak ez zuen osasun arazorik, itxura denez bere ohiko ibilbidea egitera irten zen. Normalean alabarekin  paseatzen zuen baina alaba herrian ez zegoenez, bakarrik joan zen. Geroxeago alaba heldu zenean, ez zuen amaren berririk, orduan abixua eman zuen.

Argazki hau berria-tik hartu dut.

viernes, 19 de noviembre de 2021

Arrasaten bertakoak dantzan

Bash taldeak zenbait urte daramatza aniztasun funtzionala duten pertsonekin lanean. Orain, Udalako Gazteria eta aniztazun sailekin batera hilean behin, larunbatetan bi orduko saioak burutuko dituzte 11:00etatik 13:00etara Etxaluzeko Axeri gelan.

Dinamika ezberdinen bidez sormena eta askatasuna bultzatzen dute musikaren laguntzaz. Mugimendua eta gorputz  adierazpenak dira bakoitzaren beharrak eta nahiak errespetatuz eta jolasaren bidez ondo pasatzeko helburua.

Argazki hau Mondraberritik hartu dugu.

lunes, 15 de noviembre de 2021

NEREA BAENA PODIUMERA IGO DA

Nerea Baena arrasatearra, Gasteizeko emakumeen lasterketa irabazi ondoren, Zaragozara lasterketa batean parte hartzera joan da.

Sailkapen nagusian laugarrena bukatu du, beteranoak direnen artean bigarrena eta ama direnen artean lehenengoa izan da 6,5 kilometroko proba 25 minutu eta lau segundutan egin duelako.

Argazki hau nortexpres.com-etik hartu dugu.

URRIN TABERNAKO LAPURRETA

2021eko azaroaren 3an lapurreta bat egon da Arrasateko Urrin tabernan, goizeko 05:45ak  aldera.

Tabernariak taberna irekitzerakoan, hiru pertsona kaputxadun ikusi ditu tabernako atean eta konturatu da leihoa erdi apurtuta zegoela. Orduan, hiru pertsona kaputxadunek korrika ihes egin dute.

  Argazkia hau mondraberritik hartu dugu.

martes, 9 de noviembre de 2021

AUTO BATEK EMAKUME BAT HARRAPATU DU ESKORIATZAN

Auto batek emakume bat harrapatu du Eskoriatzako San Pedro auzoan. Istripua goizeko 07:30ak aldera, Manuel Muñoz kiroldegitik gertu izan da.

Emakumea zaurituta Debagoieneko ospitalera eraman dute.

                            
Argazki hau goienatik hartu dugu.

SKATE IKASTAROA

Urriaren 20an Eskoriatzako kiroldegian Skate ikastaro bat antolatu dute. Euria egiten badu, Olaetako frontoian izango da.

Saioan parte hartzeko  bi euro ordaindu beharko dira. Izena emateko kiroldegira joan edo 943715328 telefono zenbakira  deitu beharko duzu. Bakoitzak bere materiala eraman beharko du.

Argazki hau bogotavive.cometik atera dugu.

                                        

APO ARRUNT IBERIARRA

Apo arrunt iberiarra Europako hego-mendebaldean eta Afrikako iparraldean bizi den animalia da.

Tamaina handikoa da, arrek 118mm eta emeek 180mm inguru neurtzen dituzte, laranjak eta gorrixkak dira.

Egunean ezkutatzen dira eta gauean intsektuak ehizatzera joaten dira, bere harrapakariak zikoina, mirua eta arrano txikiak dira.

Argazki hau wikipediatik atera dugu

lunes, 8 de noviembre de 2021

KOTXE ILARAK

Astelehenean 07:20an Barakaldon hiru kotxek txoke egin zuten.

Ondoren, bi erreiak itxi egin ziren N-637 errepidean eta A8an. Itxiera honek kotxe ilarak sortu zituen. 08:30ean Santurtzira arte heltzen ziren kotxe ilarak. Zortez ez da  inor  larri egon istripuan.

Argazki hau EITBtik hartuta dago.


martes, 2 de noviembre de 2021

KALTEAK ERAGINDAKO SUTE MISTERIOTSUA

Kalte izugarriak eragin dituen sute bat egon da Gasteiz ondoko herri batean. 

Langraiz Okako herrian Parisko Ituna kalean dagoen industria pabiloi batean sortu da sutea
03:40ean. Gurpilak biltzen ziren toki batean hasi da sua.

Kalte ekonomiko izugarriak egon dira. Zorionez ez da inor zauritu, suhiltzaileek dena kontrolpean eduki dutelako. 08:15ean oraindik lanean ari ziren. Oraindik ez dakite nola sortu den sua.

Argazki hau eitbtik hartu dugu.