lunes, 14 de febrero de 2022

Eskoriatzan kotxe bat erre dute

2021eko abenduaren 28an 6:20an Eskoriatzan kotxe bat eta bi edukiontzi kiskali zituzten.  Bidegorriaren aurrean izan zen.

Ez dakigu zelan gertatu zen baina hori bakarrik ezin zen, beraz, pertsona bat edo batzuk izan ziren. Agenteak gerturatu zirenean edukiontzien alboan aparkatuta zegoen kotxea sutan zegoen.

Suhiltzaileek itzali zuten eta kiskali zen ibilgailuaren ondoan zegoen bigarren autoa ez erretzea lortu zuten. Ez ziren hildakorik egon. Ajenteak lasaiago geratu ziren, baina gertuko pertsonak beldurtuta zeuden. Espero dugu berriz ez errepikatzea.

Bideo hau goienatik hartu dut.

ARRASATEKO ISTRIPU HANDIA

2021eko abenduaren 10ean, goizeko 11:00ak inguruan, Arrasaten istripu handi bat egon zen.

Bi astetan leku berean hiru istripu egon dira. Bi kotxek talka egin zuten eta kotxe bateko gidaria Debagoienako ospitalera eraman zuten. Lurrean gasolina orbanak geratu ziren. Suhiltzaileek eta garbiketako zerbitzuak bertatu ziren errepidea garbitzera. 

 

Argazki hau goienatik hartu dugu.

martes, 8 de febrero de 2022

BERGARAKO ATXINTXIKA TRIATLOI TALDEA GOGOTSU DAGO

Otsailaren 6an urteko batzarra egin zuten Bergarako Atxintxikako taldeko kideek, Bergarako Agorrosin igerilekuan. Adierazi dutenez, "gogotsu" daude guztiak denboraldia hasi eta lehiaketari ekiteko.

Patxi Torresek (Atxintxikako kidea) azaldu duenez, diru kontuez, arropa berriaz eta bestelako ohiko puntuez jardun zuten.  Bestetik argazki bat ere egin zuten eta zazpi kirolari horietako bi lehenengo aldiz taldeko argazkian agertu ziren. Pandemiaren ostean lehietara itzultzea espero dute.

Goienari Patxi Torresek azaldu zionez, "Bi urte hauek arraro samarrak izan dira; Kirolari batzuk apur bat deskonektatu egin dira. Espero dugu ohiko jardueretan indartsu bueltatzea". 

Argazki hau goienatik hartu dut.

Virginia Imazek clown teknikak irakatsiko ditu

2022ko otsailaren 18an, 19an eta 20an  Dokeren eskolan Virgina Imazek klown teknikak irakatsiko ditu.

Doke antzerki taldeak antolatu du hiru egunetako ikastaroa. Nahi baduzu, zure izena eman dezakezu telefono honetara deituta: 665 11 85 72 edo dokeikastaroak@gmail.com helbidera idatzi beharko duzu.

Virginia Imazek klown antzerki taldea sortu zuen 1979an. 9 urte beranduago Cirque du Soleil taldean parte hartzen hasi zen. 2017an emakume saria jaso zuen. Kontzientzia feminista duen ipuin kontalari eta pailazoarena egiten du. Emakume eta gizonen berdintasuna falta ikustarazteko lanarengaitik saria jaso zuen.

Argazki hau goienatik hartu dugu.

lunes, 7 de febrero de 2022

Arrasateko lapurretak

2021eko abuztuaren 1ean  Arrasateko San Andres estankoan  lapurreta bat egon zen goizeko 04:10ak inguruan. Estankoaren kristala apurtu zuten barrura sartzeko, ertzainak askar heldu ziren eta lapur bat atxilotu zuten, beste lapurrak kotxeaz ihes egin zuen. 

Inside dendan antzerako lapurreta egon zen eta lapurrek kristala apurtu zuten. Lapurrek dirua eta jeneroa lapurtu zuten. Lapurreta egon eta gutxira kotxe bat txikituta agertu zen Aretxabaletan.

Azkenik, Ziorlako bazar batean bi gizon ezezagunek mobil bat lapurtu zuten. Saltzaileak ondorengoa azaldu zuen: “Mutiletako batek salmahaitik aterarazi zuen distraitzeko, eta bestea kutxa ondora sartu zen. Ikusi zuen lehen gauza mobila izan zen, eta lapurtu egin zuen. Poliziak kameren grabazioa bildu du, baina ez dakigu berriro berreskuratuko duen mobila gizonak”.

Gure ustez kalte hauek lapur talde berdinak egin du.

Bideo hau mondraberritik hartu dugu.

martes, 1 de febrero de 2022

BERGARAKO ERRALDOI TALDEKO KIDEAK KATALUNIAN DIRA

Urtarrilaren 22an Bergarako 30 bat lagun eta Arrasateko 2 gaitero (Bergarako erraldoi taldea) Kataluinako Castellbisbal herrira joan ziren.

Castellbisbal herriko erraldoi topaketara parte hartzera joan ziren, asteburu osoan kalejirak egin zituzten  eta Udaletxeak ere eman zion harrera. Urtero Castellbisbal herrian erraldoi topaketa egiten dute, aurten 31. edizioa izan da, "31a trobada de gegants" Katalunian esaten duten moduan. Kataluniako jai ospetsu bat.

Bergarako erraldoi taldekoek azaldu zutenez, oso harrera beroa jaso zuten: "Atzo herriko taldearekin ibili ginen kalez kale. Gaur berriz, 7 erraldoi talde gabiltza. Guztiak dira Kataluniarrrak gu izan ezik" azaldu zuten Bergarakoek. Bi udaletako ordezkariak egon ziren: Castellbisbal herriko alkatea eta kultura zinegotzia, baita Bergarako zinegotzi Zihortza Marzan ere. Igandean Castellbisbaleko egonaldiari Bergarakoek eman zioten amaiera.

Argazki hau goienatik hartu dugu.