jueves, 2 de marzo de 2023

ZUHAITZ LANDAKETA SINBOLIKOAK ESKORIATZAN ETA ARRASATEN


Zuhaitzak landatzeko pare bat ekitaldi egin dituzte Eskoriatzan eta Arrasaten. Arrasateko Musakola auzotik Etxezarretako eremura abiatu dira 20 bat lagun.

Eguraldiak lagundu ez duen harren, partaideek erakutsitako jarrera ikusita, aurrera egin dute. Herritarren artean naturak duen garrantziaz kontzientziatzea da halako ekimeen helburua. Haurrek paper garrantzitsua jokatzen dute; atxurra hartuz, zuloa eginez, kimua egokituz,...  ingurumenari ekarpena egiteaz gain dibertitu ere egin dira. 

Udalak 400 haritz txiki dauzka landartzeko prest baina lokatza zegoenez batzuk bakarrik landatu dituzte. Ale batzuk iaz jarritakoengatik ordezkatu dituzte, izan ere, udan beroa dela eta, sufritu egin dute zuhaixkek eta hainbat ihartu egin dira. 



                                                      Argazki hau Goiena-tik hartu dugu