lunes, 25 de febrero de 2019

Antzuolako 8 miliak

Otsailaren 17an Antzuolan "8 milia"ren zazpigarren edizioa izan zen. Arrasateko lasterketariek irabazi zuten: nesketan Ane Zabala nagusitu zen eta mutiletan Iñigo Alzola eta biek, gainera erraztasun handiarekin irabazi zuten.

Hasi zirenean Arrasateko Iñigok bere erritmoa jarri zuen eta bakarrik egin zuen gora, Irimora iritsi aurreko azken zuzenean bakar bakarrik zetorren, eta goian minutu bat pasatako aldea atera zion bigarrenari.

Bigarren Zuhaitz Ezpeletak egin zuen, hirugarrena Josu Urrestarazu, laugarrena Josul Maz, bostgarrena Jon Baleztena, seigarrena Igor Olalde, zazpigarrena Jokin Etxabe, zortzigarrena Pello Berrizbeitia, bederatzigarrena Asier Aburuza eta hamargarrena Aimar Larrea Aranguren. Nesketan lehenengoa Ane Zabala, bigarrena Garazi Sampedro, hirugarrena Irati Larrañaga, laugarrena Aihnoa Aspiazu, bostgarrena Onintza Langaran , seigarrena Maider Uribe, zazpigarrena Izaro Ormazabal, zortzigarrena Edurne Clemente, bederatzigarrena Monica Galindo eta hamargarrena Ane Morillas.                                                                                                                
Resultado de imagen de antzuolako zazpigarren edizioa 8 miliak
Argazki hau Goiena-tik hartu dugu.

martes, 19 de febrero de 2019

HASI DITUZTE EDERLANEKO LANAK

Ederlan pareko lanak otsailaren 7an hasi dituzte. Bi autobus geltoki eta semaforo bidezko zebrabidea egingo dute eta horretarako Eskoriatzako eta Aretxabaletako Udalek 153.000 euro ordaindu behar izango dute. Lan hauek egiteko zortzi aste beharko dute.

Lanen inguruan hitz egiteko Eskoriatzan bildu dira. Zuhaitzetako sustraiak kendu dituzte, kalte egiteagatik eta zuhaitzak tratatzen hasi dira. Segurtasuna ere ipini dute.

Hasi dituzte irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea helburu duten Ederlan pareko lanak
            Argazki hau goiena-tik hartu dugu.                            

lunes, 18 de febrero de 2019

ARRASATEKO RUGBY TALDEA

Azkenengo bi partiduetan, Arrasateko rugby taldeak ezin izan du irabazi, baina hirugarrenean  31-26 irabazi du. Arrasatearrentzat oso zaila izan da.

Atsenaldira heldu eta 7-21 joan dira, bigarren zatian, markagailuari buelta eman diote eta Arrasaten gelditu da garaipena. Arrasatearrak indartsu atera dira zelaira, erakustaldia eskaini dute Mojategin. Lan asko egin dute irabazteko, baina lortu dute. Beraz, Arrasatek eman duena, mailari eusteko  borrokan aurrepauso handia izan da.

Sailkapenean zazpigarren postuan daude eta Arrasatearrek hurrengo partidua etxean jokatuko dute Ordiziaren aurka.
 Bi porroten ostean, garaipen garrantzitsua lortu du ARTk Mojategin
Argazki hau goiena-tik hartu dugu

Santa Agedako festa

Aurten  2001ean  jaiotakoak izan dira Santa Agedako neska-mutilak, oraingoan 63 neska-mutil izan dira. Oraingoan zortzigarren edizioa izan dugu.

2019ko otsailaren 5ean arratsaldeko 19:00etan ospatu genuen Santa  Ageda eguna. Eskoriatzako plazan  dantza egin zuten  Santa Agedako neska- mutilak.

Aurretik kinttaden eguna izan zuten (otsailaren 2an). Egun berezia da kinttaden eguna eskoriatzarrentzat. Urte berean jaiotako herritarrak batu eta elkarteetan bazkaldu eta gero parranda egiteko asmoz elkartzen dira.

Urte berean jaiotakoen festa 
Argazki hau Goiena-tik hartu dugu.

Altuna eta Martija irabazle

Altuna III.ak eta Martijak Victor eta Aretxabaletaren aurka jokatu dute. Lehenengoak gorriz jantzita zeuden eta besteak urdinez. Bikote gorriarentzat irabaztea oso garrantzitsua zen, finalerdietara ailegatzeko aukera izateko.

Bikote gorria 8-3 irabazten ari zen, baina 8-8 berdindu zuten urdinek. Ondoren, aurretik jarri ziren hiru tantoko aldearekin, 10-13. Altunak eta Martijak gozatzen hasi zirenean aldatu zen partida, 13-13 berdindu zuten, 14-14 ere bai. Hortik aurrera 22. tantorainoko zortzi tantoak egin zituzten segidan gorriek eta bosgarren garaipena eskuratu zuten.

Victor eta Aretxabaletari irabaztean bosgarren postuan dira. Altuna eta Martija, laugarren postuan dira Artola eta Mariezkur irabazitako partida bakarrarekin.


Argazki hau berria-tik hartu dut.

martes, 12 de febrero de 2019

Sexu abusuak

1980. hamarkadan, Jaimek 9 urte zituenean Deustuko Salestar ikastetxeko irakasle ohi batek Jaimeri sexu-abusuak egin zizkiola salatu dute.

Aretora filmak ikustera joaten ziren egunetako batean Jaime azken ilaran eseri zen eta irakasle horrek kamiseta altxatu zion, eskua sartu zion bizkarra laztantzeko, hozka txikiak egin zizkion belarrian eta mihia sartu zion.

Jaimeri konparaketa bat egin zioten beste sexu-abusu batekin eta hauxe atera zen: udaleku batean zeudela ikaskide bat botaka hasi zen eta berak ikasketaburuari irakaslea bere kanpin-dendara eraman zuela eta hara ez zela gau osoan itzuli. Duela gutxi, ikaskideak aitortu dio irakasleak bere kanpin-dendara eraman zuela, botikaren bat eman eta behartu egin zuela.