lunes, 11 de marzo de 2019

200.000 urteko aztarnak


Debako Praileaitz kobazuloan 2.000 urtean indusketak egiten hasi ziren.

2019ko otsailaren 26an 200.000 urteko elefante ugaztun baten orpo hezurra eta hartz baten letaginak  topatu dituzte.

Peñalve arkeologoak osorik eta eraginkortasunez koba babesteko eskatu du.

Xabier Peñalver arkeologoa, atzo, Donostian, Praileaitzen egindako azken aurkikuntzak aurkezten.
Argazki hau Berria-tik hartu dugu.

Axier Alonso Oñatiarra txapelketan irabazle

Otsailaren 24an Axier Alonso Oñatiarra Euskal Herriko eskiko txapelketan parte hartu zuen.

Pistak 1850 metroko desnibela zuen eta txapelketa irabaztean (10:42) sorpresa haundia hartu zuen.

Axier Alonso oñatiarra garaile Mendi Eskiko Euskal Herriko Txapelketan 
Argazki hau goiena-tik hartu dugu.

MAREA BIZIAK BILBON


Bilbon otsailaren 28an eta martxoaren 1ean, ostegunean eta ostiralean uholde arriskua egon zen itsasadarrean. Horregatik, egoerari aurre egiteko Bilboko udalak neurriak prestatu zituen.

Aurreko egunetan marea biziak egon ziren eta, hori dela eta, kezka sortu zen Bilboko hainbat auzoetan: Zorrozaurren, Deustoko Erriberan eta Elorrietan.

Izan ere, bereziki, itsasgora altuak izan ziren ostegunean eta ostiralean goizaldean, ibaia 10cm baino gehiago hazi zelako.

Uholdeak Zorrotzaurren (Bilbo).

Argazki hau eitb-tik hartu dugu.




lunes, 4 de marzo de 2019

Altuna eta Martija finalerdietara

Otsailaren 24an Donostian Atano III pilotalekuan Altuna IIIak eta Martijak Bengoetxearen eta Imazen aurka jokatu zuten eta bikote gorria nagusitu zen.

Hasieran bikote gorria 3-0 eta 6-2 hasi zen irabazten lehenengo tantoetan, baina BengoetxeaVIak eta Imazek ez zieten barkatu 7-5ekoa eginez. Hortik aurrera bikote gorria 16-8 jarri zen aurretik markagailuan. Urdinek ez zuten etsi, Imazek gehiago luzatu zuen pilota atzeko koadroetan eta horren ondorioz BengoetxeaVIak aukera gehiago izan zituen tantoa amaitzeko eta 17-16ra hurbildu ziren. Altuna III deseroso ibili zen 12 tantoko atsedenaldian sorbalda nekez beteta zeukalako, hala ere, Altunari horrek ez zion ezer baztertu. Azken tantoetan bikote gorria 20-16 aurreratu zen eta azkenean 22-18 irabazi zuen.

Altuna eta Martija txapelketako finalerdietarako sailkatu ziren, Artolak eta Mariezkurrenak galdu egin zuten Ezkurdia eta Ladis Galarzaren kontra. Irribarria eta Zabaleta ere sailkatu dira, Victor eta Albisu saikatu dira eta txapelketako liderrak Elezkano eta Rezusta finalerdietara pasako dira.

Argazki hau Berria-tik hartu dugu.

ERREALA KOPAKO FINALERA HELDU DA


Otsailaren 17an Errealeko neskek Anoetan Sevillaren aurka jokatu zuten eta partida (3-1) gelditu zen, errealak irabazi zuen.

Lehen minutuan txuri-urdinak aurretik jarri ziren, Sevillako Martak gola sartu zuen bere porterian, Errealaren alde. Ondoren, Errealeko Maddik ere gola sartu zuen bere porterian, Sevillaren alde. Cardonaren jokaldi bikain baten ostean aprobetxatu zuen Palaciosek Noeliaren porterian gola sartzeko. Azkenik, Errealeko Etxezarretak partidako azken gola sartu zuen Sevillako Noeliaren porterian.

Errealak maiatzaren 11n Granadan, Atletico Madrilen aurka jokatuko du kopako finala.
 

Argazki hau eitb-tik hartu dugu.