miércoles, 7 de junio de 2017

BARÇAK KOPAKO FINALA IRABAZI DU

Kopako finala maiatzaren 27an izan zen, Madrilen, Vicente Calderonen (Atletico de Madrilen estadioan) hain zuzen ere. 21:30etan telecincon ikusi ahal izan zen.

Azkenengo emaitza 3-1 Barsaren alde izan zen. Messiren gol batek aurreratu zuen Barsa 30. minutuan baina Theok 32.  minutuan falta baten berdindu zuen partida.  Neymarrek 45. minutuan gol iztilutsu batekin berriro aurreratu zuenn Barsa eta Paco Alcacerrek 48. minutuan ipini zuen azken gola, 3-1.

Barsak kopa honekin 29.a du. Talde hau kopa gehien daukan kluba da; bigarren postuan Athletic dago 20 kopekin eta hirugarren postuan, Real Madrid 19 koparekin.

Barsako jokalari onena Messi izan zen gol batekin eta bi asistentziekin eta Alaveseko jokalari onena berriz, Theo gol batekin.  Partida osoko jokalari onena Messi izan zen.


Argazki hau eitb-tik hartu dugu.

Leintz-Gatzagatik Bermeora ibilaldia

Maiatzaren 20an Leintz-Gatzagakoak Bermeora joan ziren, Leintz-Gatzagako 6 perstona, 5 ibiltzen eta bakarra bizikletan.

Durangon lehenengo geldialdia egin zuten eta Durangotik Gernikara bidean  Leintz-Gatzagako beste kide batzuk erreleboa hartu zieten baina bizikletan zihoana bidaia osoa egin zuen.

Bidaia goizeko 7:00etan hasi zen Bermeorako ibilaldian eta gaueko 20:00etan heldu ziren. Guztira 80 kilometro egin zuten Gatzagatarrek larunbatean.

Igandean arrain azokan parte hartu zuten, Bermeotarrek harrera oso polita egin zieten  Leintz-Gatzagakoei eta oso ondo pasa zuten.

Argazki hau goienatik hartu dugu.