lunes, 23 de enero de 2017

EMAKUME MARTXA

Emakume martxa, martxoaren 12an izango da. Eskoriatzan hasi eta Aretxabaletan amaituko da. Aresko emakumeen saskibaloi taldeak antolatu du. 11:00etan bertsolariak, dantzariak... izango dira eta 12:00ak aldera hasiko da martxa.

Otsailak 4 11:30ean txistorra eta sagardoa edateko aukera egongo da. Salmenta bat ere egongo da. Salmentan betaurrekoak eta kamisetak salduko dituzte. Jasotako diruaz bertsolariak, dantzariak, speaker-a, DJ-a omenaldia egingo zaienei plaka erosteko, lasterketako asegurua... hori dena ordaintzeko izango da.

Argazki hau goienatik atera dugu.

SAN BLASA EGITEKO IKASTAROA

Urtarrilaren 23an Eskoriatzako kultur etxean san blas opila egiteko ikastaroa egongo da. Otsailaren 3an san blas santuaren eguna denez, opilak egin nahi badituzu, 5 euro ordaindu beharko duzu.

Euskal Herriko leku askotan eztarria babesteko 9 egunetan bedeinkatutako kordel bat lepoan zintzilikatuta edukitzea ohitura dago. Ondoren, kordela kendu, erre eta eztarriko edozein infekzioz babestuko zaitu.

San Blas opilak egiteko ikastaroa astelehenean
                                        Argazki hau Goiena.eus-tik atera dugu

viernes, 20 de enero de 2017

ERREGE MAGOAK DEBAGOIENAN

Urtarrilaren 5ean Eskoriatzako plaza nagusira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege magoak etorri  ziren.

Lehenengo,  hirukotea zaharren egoitzara joan zen opariak ematera eta arratsaldeko 18:30ean Errege magoak, soldadoak ... kabalkadan atera ziren.


Argazki hau http://goiena -tik aterata dago.



Bideo hau goiena -tik aterata dago.

KILIMANJAROKO GAILURRA

Jaxinto Lizarralde Oñatiko gizon mendizale amorratua, garai batean Aizkorritik eguneroko buelta egiten zuen. Urte asko pasa ondoren, gabonak baino lehen ETBko gailurra programaren grabazioan, 66 urterekin, mendira igo zen.

Gaztetan artzain lanetan ibiltzen zen, eta gero mendira joateko ohitura jarraitu zuen. Lanetik irtetean Aizkorrira joaten zen, bertara 5 aldiz jarraian igo zen. Atzerriko mendietara ere igotzen zen. 66 urterekin Kilimanjaroko-Tanzania-gailurra egin zuen. 

Irakurritakoarekin eta idatzitakoarekin uste dugu mendia asko gustatzen zaiola eta gustora sentitzen dela.

Argazki hau encrypted-tbn1.gstatic.com-tik atera dugu.

ESPALOIA IREKITA

Espaloia  Elgetako kafe-antzokia da. Jabea Udala da eta aurten bere ardura hartuko duen pertsona Xabier Ulazia eibartarra izango da.

Xabierrek Saturraranen txiringito bat zeukan eta gaur egun Lekeitioko kioskoaren ardura dauka.

Abenduaren 23an espaloi berria zabaldu zuten eta bertan bertsolariak, kontzertuak eta luntxa egon zen.

Abenduaren 23rako iragarri du Espaloia kafe antzokiaren irekiera Xabier Ulazia eibartarrak 
Argazki hau goienatik atera dugu.

miércoles, 18 de enero de 2017

ESKORIATZAKO GABONETAKO PARKEA

Gabonetako parkea Eskoriatzako kiroldegian izan zen.  Bi egun iraundu zuen.

Parkean puzgarrriak, ohe elastikoak, tailerrak eta bideojokoak egon ziren. Puzgarriak sagardotegia, kartxela, ludoteka... izenekoak ziren. 6 ohe elastiko egon ziren, bi 5-8 urte artekoendako eta beste laurak zaharragoentzat. Lehenengo tailerra hama beads izan zen. Bertan plantila aukeratu, plastikozko koloretako piezak, ipini eta plantxaren beroarekin piezak pegatuta geratzen dira eta azkenean, figura ateratzen da.Txikiek aurpegia margotzeko aukera zuten. Beste tailer bat plastilinazko figurak egiteko zegoen. Bideojokuak ere egon ziren: wii, xbox eta kitarra jotzekoa.



Bideo hau goiena-tik atera dugu.

AURTENGO KORRIKA

Martxoaren 30ean, Bizkaiko herri batetik, Otxandiotik, korrikan aterako dira. 11 egun korrika egin ondoren, apirilaren 9an, Nafarroko hiriburura, Iruñeara, iritsiko dira.

1980an Korrika asmatu zuten pertsonek, euskararen aldeko jarduera bat egiteko asmo zeukaten.Horrela, korrika asmatu zuten.

Korrikaren antolatzaileak Gaztea irratia eta AEK euskaltegia dira.

Iruñeara heltzerakoan, erreleboaren mezua irakurriko dute parte-hartzaileen aurrean. Horrela, 20. Korrika bukatuko da.

                       Argazki hau eitb.eus-etik atera dugu.

lunes, 16 de enero de 2017

GABONETAKO ARGIAK

Abenduaren 15ean Eskoriatzako plazan gabonetako argiak piztu ziren.

Egun horretan parte hartu zuten pertsonak izan ziren: alkatea, Eskoriatzarrak eta Mago Pompero. Gabonetako argiak abenduaren 15etik urtarrilaren 9ra pizztuta egon ziren.

Egunean bertan 17:00etan txokolatada egon zen, ondoren, 18:00etan Mago Pompero, 18:15ean su artifizialak eta txapleguak, eta azkenik, 18:30ean atzerako zenbaketa amaitu zenean argiak piztu ziren.



Irudi hau goiena orritik atera dugu.



Argazki hau goiena-tik aterata dago.

miércoles, 11 de enero de 2017

ERREGE OPILA

Abenduaren 20an 18:00etan  errege opila egiteko ikastaro bat egon zen. Eskoriatzako udalak antolatu zuen eta Kultur etxean izan zen. Bizkaiko Gordexolako enpresa batek eman zuen, euskaraz izan zen.

Ikastaroa egiteko 5 euro ordaindu behar ziren eta apuntatzeko kultur etxera joan edo 943714688  telefonora deitu behar zen.

                                               Argazki hau goienatik atera dugu.

BIGARREN ESKUKO AZOKA


Abenduaren 17an, Leintz Gatzagan bigarren eskuko azoka bat egin zen.
   
Gatzagako ganbarak husteko azoka bat antolatu  zuten. Azokan gatzagatarrek eta kanpotarrek  parte hartu zuten. Denetatik aurkitu ziteken postuetan: arropa, apaingarriak, jolasak, altzariak... Azoka bukatu ondoren, herritaren artean enkante txiki bat antolatu zen.


   
 Argazki hauek goienatik atera ditugu.