martes, 13 de abril de 2021

ETXEZURI ETA GATZAGAKO UDALA

Landaola Federazioak 4. Landaola sariak antolatu ditu eta sari banaketa martxoaren 5ean egin zuen.

Etxezuri eta Gatzagako udala sarituak izan ziren. Etxezuri "Latxa energy" proiektuarengatik eta erakunde publikoen artean Gatzagako Udala, Usokoitza abeltzaina elkarte larreak ustiatzeko helburuaz egindako lanarengatik.

Argazki hau goiena-tik hartu dugu.

lunes, 12 de abril de 2021

Abadiñoko lertxunak

2021ko Martxoan Abadiñoko Joseba Carcavilla argazkilariaren argazki erakusketa egon da.

Joseba Carcavillak Abadiño inguruan bizi diren txoriei egindako argazkiak atera zituen eta ondoren, erakusketa batean ikusgai jarri ditu. Abadiñoko biztanleek ez dituzte inguruko txoriak ezaguzten.

Argazki hau Goienatik hartu dugu.

GATZAGAKO ZUHAITZAK JOLASEN BIDEZ

Otsailaren 27an, zuhaitz egunean, Leintz-Gatzagako guraso elkarteak beste ekintza bat antolatzea erabaki zuen. Ginkanak bederatzi puntu zeuzkan eta ginkana amaieran lau zuhaitz berri landatu zituzten.

Ginkana egiterakoan asmakizun bidez herriko zuhaitzak asmatu behar izan zituzten, adibidez intxaurrondoa, gereziondoa, urritza, zipreza, artea, aritza, hagina... Zuhaitz bakoitzak asmakizun bat zuen eta beste zuhaitz batera joateko erronka bat egin behar zuten, adibidez: hankak lotuta, begiak itxita, uztai batetik pasatzen...

Gatzagako umeek oso ondo pasatu zuten jolasak egiten. Lau eta hiru pertsonakoak egin zituzten taldeak eta talde bakoitza bere aldetik joan zen. Ginkana bukatu eta gero Gatzagako ortuetan elkartu ziren talde guztiak eta talde bakoitzak zuhaitz bat landatu zuen, guztira lau zuhaitz (bi sagarrondo eta bi makatzondo).
 
                                Argazki hau Leintz Gatzagako web orritik hartu dugu.