lunes, 31 de mayo de 2021

ZULO ARRISKUTSU BAT ITXI DUTE

Arrasateko Udala auzora oinez igotzen den bide zaharraren ondoan leize-zulo bat dago. 18 Metroko sakonera du  eta oinezko bidetik oso gertu dago. Zulo hau oinezkoentzat arriskutsua izan daitekeenez, ixtea erabaki zuten.

Lehenengo, Besaideko espeleologia taldeko partaideek leize-zuloaren informazioa lortu zuten.

Bigarren, Naturtzainda elkartearekin hitzegin eta animaliak sartzeko eta ateratzeko kaiola bat zuloekin jartzea erabaki zuten.

Bukatzeko, leize-zuloa dagoen lur eremuaren jabeari dena azaldu zioten eta kaiola jartzeko baimena eman zien. Orduan kaiola jarri eta orain ezin da inor jausi.

Argazki hau goiena-tik atera dugu.

martes, 18 de mayo de 2021

Katajineta hilda eta gaixorik agertu dira. Zer gertatu da?

 Katajineta katu txiki eta luze baten modukoa da, 43-55 cm inguru ditu. Mutur zorrotza, hanka motzak eta batzuetan gorputzean puntu beltzak ditu. Haragijaleak dira, karraskariz, hegaztiz, ugaztun txikiz, muskerrez, anfibioz, intsektuz eta arraultzez elikatzen dira.

Katajineta bat Aramaio eta Arrasate arteko errepide batean hilda aurkitu dute eta beste bat Arrasateko Eroski ondoko parkean gaixorik agertu da. Bi albiste hauek otsailean eta martxoan argitaratu dira Mondraberrin.

Lehenengoa kotxe batek harrapatu duela pentsatzen dute eta bigarrena arratoiaren pozoiagatik gaixotu dela. Eroskiko parkea Deba ibaiaren ondoan kokatu dago eta bertan arratoientzako pozoia botatzen dute. Arratoiek pozoi hau jaten dute eta gero katajinetek arratoiak jaten badituzte, gaixotu egiten dira.

Adituek gaixotzearen arrazoia arratoiaren kontrako pozoia dela uste dute: "ez zuen zauririk eta kolperik ere". Hori esan zuen Fermin basozainak. Beste aditu batek esan zuen: "uste dut ezetz, katajinetek oiloengana joateko ohitura daukate eta baliteke katajineta oiloengana zihoala eta ibilgailu batek harrapatu izana". Argi dago gure basoetan biodibertsitate handia dagoela.

Argazki hau aiurri.eus-etik hartu dugu.