viernes, 26 de enero de 2018

Eskoriatzar bat Espainiako txapelketan

Ane Gai  Eskoriatzako neska bat da. 2001ean jaio zen eta Eskoriatzako futbol aretoan aritzen da.

Euskal Selekziokoek fitxatu dute. Espainiako txapelketara joango dira aste bukaera honetan. Bertan bi partidu jokatuko dute, lehenengoa Madrilen kontra eta bigarrena Murtziaren kontra.

Resultado de imagen de ane gai seniorra
 Argazki hau goiena-tik atera dugu.

lunes, 15 de enero de 2018

UME BIDAIARIAK

Aurreko asteartean etb-n "Motxiladun umeak" izenburuko dokumentala jarri zuten. "Ur handitan" programa 22:30ean agertu zen eta horko saioan protagonistak umeak izan ziren.

Neska mutilen egoerak desberdinak dira. Adibidez: batzuetan ama eta aita preso daude eta besteetan aita edo amak bakarrik. Umea kartzelan jaiotzen bada, hiru urte betetzen duenean familiako batekin joaten da bizitzera edo familia harrera batekin.

Gariren egoeran 2000 km-ko joan etorria hilero egiten du. Maddik aldiz, zazpi orduko bidaia egiten du, astunak eta gogorrak dira. Adurren kasuan hilero Frantziaraino joan behar izaten du. Amaiur Balentziaraino hilero joaten da. Hizek eta Aiurrek lau orduko bidaia egin behar izaten dute hilero. Marenek ama eta nebaren laguntzarekin hamaika orduko bidaia egiten du. Nuria Haizearen andereñoa da eta Haizeari laguntzen dio bere gurasoak ikustera bidaiatzen.

Batzuetan nekatuta sentitzen dira, bere gurasoen kartzelara ikustera hilero joaten direlako eta kilometro asko direlako. Gurasoak ikusten dituztenean pozik jartzen dira. Nahiz eta gurasoak espetxean egon inork ez die irrifarra kenduko.

 Argazki hau etb-tik hartu dugu.