martes, 28 de febrero de 2023

ERREKAK BIZI AUZOLANEAN

Arrasate eta Bergara artean, 280 pertsonek 7,5 tona zabor atera zituzten zortzi erreketatik; 820 kilo txatarra, litxarreria poltsak, erabilera bakarreko plastikoak eta tabernetako terrazako zakarra.


Auzonalaren helburua "natura zaintzea, elkar ezagutzea eta natura zaintzearen arduraz kontzientziatzea" dela adierazi dute. Herritarei eskatu diete zabor ontziak erabili, zentzuz kontsumitu eta establezimenduetan zabor gutxiago sortzeko neurriak hartzeko. Udalei, bestalde, erreka sakonago garbitzeko, estalitako erreka zatiak bistaratzeko, landare inbaditzaileen kontrola eramateko eta ibaira zaborra ez jausteko sareak jartzeko eskatu diete. 


 Argazki hau Goiena-tik hartu dugu.

lunes, 27 de febrero de 2023

ESKORIATZA PROIEKTUA

Kiroldegian, Luis Ezeiza ikastetxean eta beste  eraikin publiko batzuetan geotermia sistema eta berrokuntza sare berria instalatzeko proiektua ezarri nahi du Eskoriatzako Udalak, hiru helbururekin: lehenik eta behin, jasangarriak ez diren  energia-iturriekiko mendekotasuna murriztea. Bigarrenik, eraikin horietatik zerbitzuaren erosotasuna eta kalitatea handitzea eta azkenik, gure energia-faktura murriztea. Horri  esker, beste proiektu batzuetara bideratu ahal izango dira baliabideak. Luis Ezeiza ingurua berrurbanizatu egin nahi dute, ibaiaren pasealekua konpondu egingo da, udal pilotalekua berritu, musika eskola berria egin instalazio duinekin eta Manuel Muñoz kiroldegiko kanpoko igerileku berria egin. 


                                         Argazki hau goiena-tik hartu dugu