jueves, 27 de abril de 2023
JAPOINIAN AGERTUTAKO BOLA?
martes, 25 de abril de 2023
JOSE LUIS MENDILIBAR, SEVILLAKO ENTRENATZAILE BERRIA
Jose Luis Mendilibar Sevillako entrenatzaile berria da. Zaldibarreko entrenatzailea Sampaoliren ordez jarri dute eta denboraldi amaiera arte sinatu du. Mendilibar, lehen mailan, Athleticen, Valladoliden, Osasunan, Levanten, Eibarren eta Alavesen ibili da entrenatzaile bezala, eta orain Sevillak Santander Ligan jarraitzeko erronka hartu du bere gain.
Sevilla hamalaugarren postuan dago, 28 puntu dituela, hau da, hamazortzigarren tokian dagoen Valentziak baino bi puntu gehiago ditu. Valentzia da, hain zuzen ere, jaitsiera postuetan dagoen lehen taldea, txapelketa amaitzeko hamabi neurketa geratzen direla.
lunes, 24 de abril de 2023
ARITZ ZUGASTI ESKORIATZATARRA ESKUZ BANAKAKO TXAPELDUNA
Aritz Zugasti Eskoriatzatarra, Gipuzkoako eskupilota txapelketaren finalean txapelduna izan zen nagusien bigarrren mailan. Iturrigorriko pilotalekuko harmailak bete egin ziren Udako eta Ataungoko zaleekin. Partidu erdian, gutxi gora behera, eskuan mina hartu zuen baina ez zuen etsi eta ondo irten zitzaion partidua. Azkenean 22 eta 20 irabazi zuen Aritz Zugastik. Zein poza!
Argazki hau goiena-etik hartu dugu