Kiroldegian, Luis Ezeiza ikastetxean eta beste eraikin publiko batzuetan geotermia sistema eta berrokuntza sare berria instalatzeko proiektua ezarri nahi du Eskoriatzako Udalak, hiru helbururekin: lehenik eta behin, jasangarriak ez diren energia-iturriekiko mendekotasuna murriztea. Bigarrenik, eraikin horietatik zerbitzuaren erosotasuna eta kalitatea handitzea eta azkenik, gure energia-faktura murriztea. Horri esker, beste proiektu batzuetara bideratu ahal izango dira baliabideak. Luis Ezeiza ingurua berrurbanizatu egin nahi dute, ibaiaren pasealekua konpondu egingo da, udal pilotalekua berritu, musika eskola berria egin instalazio duinekin eta Manuel Muñoz kiroldegiko kanpoko igerileku berria egin.
Argazki hau goiena-tik hartu dugu
No hay comentarios:
Publicar un comentario