martes, 28 de febrero de 2023

ERREKAK BIZI AUZOLANEAN

Arrasate eta Bergara artean, 280 pertsonek 7,5 tona zabor atera zituzten zortzi erreketatik; 820 kilo txatarra, litxarreria poltsak, erabilera bakarreko plastikoak eta tabernetako terrazako zakarra.


Auzonalaren helburua "natura zaintzea, elkar ezagutzea eta natura zaintzearen arduraz kontzientziatzea" dela adierazi dute. Herritarei eskatu diete zabor ontziak erabili, zentzuz kontsumitu eta establezimenduetan zabor gutxiago sortzeko neurriak hartzeko. Udalei, bestalde, erreka sakonago garbitzeko, estalitako erreka zatiak bistaratzeko, landare inbaditzaileen kontrola eramateko eta ibaira zaborra ez jausteko sareak jartzeko eskatu diete. 


 Argazki hau Goiena-tik hartu dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario