jueves, 3 de noviembre de 2022

ESKORIATZAN ARRAPALA JARTZEN ARI DIRA


Intxaurtxueta plazatik Intxaurtxueta kaleko hogeigarren portaleraino irisgarritasuna hobetzeko arrapala jarriko dute. Obra honen kostua 99.000 eurokoa izango da. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonei laguntzeko asmoz, lanak hasi zituzten duela gutxi. Lan hauen helburu nagusia irisgarritasuna erraztea da.

Eskailerak albo batean joango dira eta erdian, berriz, arrapala jarriko dute. Manuel Muñoz kiroldegi alboan eginda dugun pasoaren modu berean egingo da.

Proiektuaren baldintza bat irisgarritasun legeak betetzea zen, eta beraz, %4 eta %6ko inklinazioa izango du arrapalak. Pasabide horretan eskailerek gune osoa betetzen zuten. 



Argazki hau  GOIENA-tik hartu dugu.

2 comentarios:

  1. (Aimar) Oso ondo dago eginda arrapala, oso txukun gelditu da.

    ResponderEliminar
  2. (Ekain) Nik oso txukun ikusten dut baina barandarik gabe balego hobeto.

    ResponderEliminar