jueves, 27 de octubre de 2022

EKKO PROIEKTUA

EKKO (Eskola, Komunitatea, Kirola, Osasuna) proiektua, Aretxabaleta eta Eskoriatza herrien artean partekatutako ekimena da. Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleekin eta haien familiekin landuko da ikasturte honetan. 

Prebentzio-programa hau, DBHko gazteen artean antzemandako arriskuak bideratzeko zailtasunei aurre egiteko jarri da martxan. Trebetasun sozialak, autoestimua, gatazken kudeaketa, komunikazioa, erabakiak hartzeko moduak eta pertsonen arteko harremanak landuko dira bertan.

Luis Ezeiza eskolan, urriaren 25ean hasi ginen programarekin, eta 20 saio izango ditugu guztira proiektua gauzatzeko.

                                        

                                                        
                                               Argazki hau goiena-tik artu dugu.


    


No hay comentarios:

Publicar un comentario