lunes, 11 de marzo de 2019

MAREA BIZIAK BILBON


Bilbon otsailaren 28an eta martxoaren 1ean, ostegunean eta ostiralean uholde arriskua egon zen itsasadarrean. Horregatik, egoerari aurre egiteko Bilboko udalak neurriak prestatu zituen.

Aurreko egunetan marea biziak egon ziren eta, hori dela eta, kezka sortu zen Bilboko hainbat auzoetan: Zorrozaurren, Deustoko Erriberan eta Elorrietan.

Izan ere, bereziki, itsasgora altuak izan ziren ostegunean eta ostiralean goizaldean, ibaia 10cm baino gehiago hazi zelako.

Uholdeak Zorrotzaurren (Bilbo).

Argazki hau eitb-tik hartu dugu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario