lunes, 4 de marzo de 2019

Altuna eta Martija finalerdietara

Otsailaren 24an Donostian Atano III pilotalekuan Altuna IIIak eta Martijak Bengoetxearen eta Imazen aurka jokatu zuten eta bikote gorria nagusitu zen.

Hasieran bikote gorria 3-0 eta 6-2 hasi zen irabazten lehenengo tantoetan, baina BengoetxeaVIak eta Imazek ez zieten barkatu 7-5ekoa eginez. Hortik aurrera bikote gorria 16-8 jarri zen aurretik markagailuan. Urdinek ez zuten etsi, Imazek gehiago luzatu zuen pilota atzeko koadroetan eta horren ondorioz BengoetxeaVIak aukera gehiago izan zituen tantoa amaitzeko eta 17-16ra hurbildu ziren. Altuna III deseroso ibili zen 12 tantoko atsedenaldian sorbalda nekez beteta zeukalako, hala ere, Altunari horrek ez zion ezer baztertu. Azken tantoetan bikote gorria 20-16 aurreratu zen eta azkenean 22-18 irabazi zuen.

Altuna eta Martija txapelketako finalerdietarako sailkatu ziren, Artolak eta Mariezkurrenak galdu egin zuten Ezkurdia eta Ladis Galarzaren kontra. Irribarria eta Zabaleta ere sailkatu dira, Victor eta Albisu saikatu dira eta txapelketako liderrak Elezkano eta Rezusta finalerdietara pasako dira.

Argazki hau Berria-tik hartu dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario