lunes, 25 de febrero de 2019

Antzuolako 8 miliak

Otsailaren 17an Antzuolan "8 milia"ren zazpigarren edizioa izan zen. Arrasateko lasterketariek irabazi zuten: nesketan Ane Zabala nagusitu zen eta mutiletan Iñigo Alzola eta biek, gainera erraztasun handiarekin irabazi zuten.

Hasi zirenean Arrasateko Iñigok bere erritmoa jarri zuen eta bakarrik egin zuen gora, Irimora iritsi aurreko azken zuzenean bakar bakarrik zetorren, eta goian minutu bat pasatako aldea atera zion bigarrenari.

Bigarren Zuhaitz Ezpeletak egin zuen, hirugarrena Josu Urrestarazu, laugarrena Josul Maz, bostgarrena Jon Baleztena, seigarrena Igor Olalde, zazpigarrena Jokin Etxabe, zortzigarrena Pello Berrizbeitia, bederatzigarrena Asier Aburuza eta hamargarrena Aimar Larrea Aranguren. Nesketan lehenengoa Ane Zabala, bigarrena Garazi Sampedro, hirugarrena Irati Larrañaga, laugarrena Aihnoa Aspiazu, bostgarrena Onintza Langaran , seigarrena Maider Uribe, zazpigarrena Izaro Ormazabal, zortzigarrena Edurne Clemente, bederatzigarrena Monica Galindo eta hamargarrena Ane Morillas.                                                                                                                
Resultado de imagen de antzuolako zazpigarren edizioa 8 miliak
Argazki hau Goiena-tik hartu dugu.

2 comentarios: