lunes, 18 de febrero de 2019

Altuna eta Martija irabazle

Altuna III.ak eta Martijak Victor eta Aretxabaletaren aurka jokatu dute. Lehenengoak gorriz jantzita zeuden eta besteak urdinez. Bikote gorriarentzat irabaztea oso garrantzitsua zen, finalerdietara ailegatzeko aukera izateko.

Bikote gorria 8-3 irabazten ari zen, baina 8-8 berdindu zuten urdinek. Ondoren, aurretik jarri ziren hiru tantoko aldearekin, 10-13. Altunak eta Martijak gozatzen hasi zirenean aldatu zen partida, 13-13 berdindu zuten, 14-14 ere bai. Hortik aurrera 22. tantorainoko zortzi tantoak egin zituzten segidan gorriek eta bosgarren garaipena eskuratu zuten.

Victor eta Aretxabaletari irabaztean bosgarren postuan dira. Altuna eta Martija, laugarren postuan dira Artola eta Mariezkur irabazitako partida bakarrarekin.


Argazki hau berria-tik hartu dut.

3 comentarios:

  1. (Elene)Zelako partido interesgarria.

    ResponderEliminar
  2. (Xabat) Zelako partidu ona jokatu zuten Altunak eta Martijak baina Aretxabaletak eta Victorrek ere oso ongi jokatu zuten.

    ResponderEliminar
  3. (Elene) Zelako partido dibertigarria,

    ResponderEliminar