Hasi zirenean Arrasateko Iñigok bere erritmoa jarri zuen eta bakarrik egin zuen gora, Irimora iritsi aurreko azken zuzenean bakar bakarrik zetorren, eta goian minutu bat pasatako aldea atera zion bigarrenari.
Bigarren Zuhaitz Ezpeletak egin zuen, hirugarrena Josu Urrestarazu, laugarrena Josul Maz, bostgarrena Jon Baleztena, seigarrena Igor Olalde, zazpigarrena Jokin Etxabe, zortzigarrena Pello Berrizbeitia, bederatzigarrena Asier Aburuza eta hamargarrena Aimar Larrea Aranguren. Nesketan lehenengoa Ane Zabala, bigarrena Garazi Sampedro, hirugarrena Irati Larrañaga, laugarrena Aihnoa Aspiazu, bostgarrena Onintza Langaran , seigarrena Maider Uribe, zazpigarrena Izaro Ormazabal, zortzigarrena Edurne Clemente, bederatzigarrena Monica Galindo eta hamargarrena Ane Morillas.
Argazki hau Goiena-tik hartu dugu.