lunes, 14 de enero de 2019

Putzua 2



  
PUTZUA

       Materiala:  
  • Izozki makilak
  • Makil finak
  • Haria
  • Burdin haria
  • Apaintzeko perla txikiak


      Tresnak:
  • Silikonazko pistola
  • Artaziak 

 Nola egin:

Lehenengo 11 izozki makil 7,5cm-koak moztu behar dituzu, ondoren silikona beroarekin borobil forma bat eginez pegatu. Gero, 9 izozki makil 6,5cm-koak moztu eta borobilean pegatu besteen gainean, 2 hutsune parean utziz. Geroago 15cm-ko 2 izozki makillei erdia baino pixka bat gorago zulo bat egin behar diezu eta borobilaren bi hutsuneetan pegatu. Jarraian borobilari izozki makil batzuekin oinarria egin, hori egin ondoren makil fin bat 10cm-koa moztu behar da, beste bat 2,5cm-koa eta beste bat 1,5cm-koa.  2,5cm-ko makiltxoa 10cm-koari itsasi horizontalean eta berdina 1,5cm-koa 2,5cm-koarekin,  azken pausoan egindakoa sartu zuloak dauzkaten makiletan, ondoren haria makil finean kiribildu.  Putzuaren kuboa egiteko 6 izozki makil  3cm-ko luzeran moztu eta  1,4cm-ko zabaleran eta borobil forma baten bezala pegatu, gero lehen bezala oinarria egin kuboa amaitzeko burdin hariarekin heldulekua egin. Teilatua egiteko berriz, 2 makil fin 7,5cm-koak moztu eta 2 makil altuenetan pegatu, hori egin eta gero 8 izozki makil 4,5cm-koak moztu eta 7,5cm-ko 2 makil finei alboetan 4 pegatu, bukatzeko nahi baduzu perla txikiekin apaindu. Makina honek polea erabiltzen du.     
       

No hay comentarios:

Publicar un comentario