lunes, 14 de enero de 2019

ESEKITAKO ZUBIA

ESEKITAKO ZUBIA


Materiala:
  • Kartoia
  • Haria
  • Metala
  • Edateko lastoak
  • Pintura
  • Silikona beroa
Tresnak:
  • Silikonazko pistola
  • Pinturako brotxak


NOLA EGIN:

Lehenengo kartoizko bi kaxa hartu, moztu eta margotu oinarria egiteko. Kolore batez 2 kapa margotu eta lehortzen utzi. Ondoren, lau kartoi zatitu eta neurtu hankak egiteko. Margotu eta silikonarekin oinarrian pegatu. Ostean, beste kartoi zati batean errepidea izango balitz bezala margotu eta atzeko hankei pegatu. Kartoizko egitura eginda dagoenean, metal zati bat hartu eta atzeko bi hanken tartean jarri goiko aldean. Metala finkatu aurretik, soka zati bat hartu eta errepidearen alboetan zuloa egin eta  soka lotu. Soka zatia metaletik pasatu eta lotu. Egitura gogortu behar da horretarako bi edateko lasto jarri aurreko hanken artean eta 1 atzeko hanken artean. Azkenik, beheko oinarria ura  izango balitz bezala margotu urdinez. Bukatzeko apaindu.







No hay comentarios:

Publicar un comentario