jueves, 17 de enero de 2019
NORIA
MATERIALA:
-Kartoia ( asko eta handia )
-Egurrezko makilak
-Pintura akrilikoa
-Klipak
-Silikona beroa
TRESNAK:
-Kuterra
-Silikonazko pistola
-Arkatza
NOLA EGIN :
1. Lehenengo kartoia hartu eta bi borobil handi markatu, barruko aldetik beste bi borobil, gero kuter batekin moztu barruko aldetik eta kanpoko aldetik.
2.Ostean gurpilean zortzi zulo egin behar ditugu, zuloak egiteko makilak erabiltzeko aukera dugu.
3. Noriaren erdialdea apaintzeko 8 tira luze egin, gurpilaren diametroaren neurrikoak. Tira guztien erdian zulo bat egin ostean, tirak itsatsi zulo batetik beste zulorarte. Tira guztiekin berdina egin bi gurpiletan, elkar gurutzatuz .
4.Jarraian 8 makil hartu eta denak tamaina berdinean moztu, segidan hartu makiltxo bat eta gurpil baten zulotik beste gurpilaren zuloekin elkartu eta bi aldeetatik silikona beroarekin itsatsi, zulo guztietan berdina egin .
5. Geroago makil oso bat hartu eta tiran eginiko erdiko zuloetatik sartu .
6. Orain kartoi zati bat hartu eta zure noriarentzat oinarri karratu bat egin eta arkatz batekin lau eskinetan puntotxo batzuk markatu.
7.Orain egindako puntuetan silikona beroarekin makilak itsatsi hiruki bat osatuz( bi aldetan). Noriaren euskarriak izango dira .
8. Hori bukatu ondoren kartoi zati txiki bat hartu eta karratu txiki egin kuterra erabiliz, erdian zulo bat egin, zati berdinean zuloaren azpikaldean silikona beroarekin euskarrien puntak itsatsi.
9.Egin dugun guztia bukatu ondoren gurpilaren erdiko makila hartu eta egindako pieza txikien zuloetatik sartu.
10. Jarraian aulkiak egingo ditugu , 16 kartoi zati moztuko ditugu, bi zati hartu eta itsatsi silikona beroaz eserleku bat bezelakoa eginez. Zati guztiekin berdiana egin. Orain zintzilikatzeko beste 16 klip behar ditugu eta eserlekuaren bizkarraldean bi klip sartu eta makil batean zintzilikatu, pausu bera egin guztiekin .
11. Azkenik makil bat moztu eta itsatsi erdiko makilean manibela bat izango balitz ,nahi duzun bezela apaindu, margotu ...
Oharra : Kontuz ez erre silikona beroarekin.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
(Aroa) Zelako noria polita egin duzun.
ResponderEliminar(OINATZ) Oso noria polita egin duzu.
ResponderEliminar