martes, 29 de enero de 2019

Ihes egindako txakurrak

Leintz Gatzagatik urriaren 13an ihes egindako txakurrek Kaxka eta Kira izena zuten, bata artzai alemana eta bestea border collie eta Gorbeiako artzaiaren nahasketa dira.

Urrian eta azaroaren artean 70 ardi gutxi gorabehera hil zituzten. Azaroaren 16an txakur bat, Kaxka, hilda agertu zen. Hala ere, Kirak erasotzen jarraitu du eta abendurako guztira ia 100 ardi eta arkume akabatuta zeuden.

Abenduaren 25ean Jabier Villar Degurixara artaldea ikustera joan zen eta ardiak zaurituta aurkitu zituen. Ardi guztiak etxera eramatea erabaki zuen, zaurituta zeudelako.

Artzaiak babesik gabe sentitzen dira txakurrek beraien ardiei eraso egin dietelako eta txakurren jabeek ez dutelako isunik jasotzen.

Argazki hau eitb.eus-etik hartu dugu.

2 comentarios: