miércoles, 6 de junio de 2018

URAREN AZTERKETA

Aurten, otsailetik maiatzera arte Eskoriatzako ikastetxeek ura landu eta azterketa egin dute. 2018ko maiatzaren 23an ondorioak erakustera eta hobetzeko proposamenak egitera udalbatzarrera joan ziren.

Liburutegian, ludotekan eta kultur etxean ura aurrezteko gailuak jartzea, iturria jaiotzen den lekutik konpontzea eta lekua eta ingurua zaintzea eskatu zuten. Errekak gehiago ez zikintzeko zakarrontzi gehiago ipintzea eta iturria jaiotzen den leku bakoitzean informazioa jartzea ere eskatu zuten. Guk ere konpromezu batzuk hartu behar ditugu: ura aurreztea, erreka garbitzea eta hondakinak behar den lekura botatzea.

Orduan horren harira, Eskoriatzako alkateak esan zuen euren esku daudenak betetzen saiatuko direla, gutariko bakoitzak gutxiago zikintzen saiatu behar dugulako. Gure ustez urez betetako globoaz esan zuena tontokeri bat izan zen.

Argazki hau goiena.eus-etik hartu dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario