miércoles, 6 de junio de 2018

IÑAKI PERURENAREN MUSEOA EZAGUTZEN

2018ko maiatzaren 21ean Luis Ezeizako guraso elkarteak antolatutako irteera gauzatu zen. Goizeko 9:30ean denok autobusera igo eta Leizara joan ginen, han Iñaki Perurenaren museoa bisitatzeko.

Museoan Iñaki ezagutu genuen eta bideo bat jarri zigun. Bertan nola  harriak jasotzen hasi zen ikusi genuen. Berak lehenengo aldiz harria jaso zuenean modu berri bat asmatu zuela agertzen zen. Gero berak eta bere aitak egindako eskulturak erakutsi zizkigun.

Ondoren, berak egindako katapulta erakutsi zuen eta zergatik egin zuen azaldu zigun; bera katapultak funtzionatzen ikusteko museo askotan egon zen baina ez zuen lortu bakar bat martxan ikustea, horregatik, berak bat eraiki zuen.

Azkenean, 16:00etan Zarautzeko hondartzara joan ginen etan 19:30ean Eskoriatzara bueltatu ginen.

Argazki hau goiena.cometik aterata dago.

Argazki hau ikasbil.eusetik aterata dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario