viernes, 1 de junio de 2018

ESKORIATZAKO FERIXA

Eskoriatzako ferixa zapatuan ospatuko da, Arizmendik antolatuta, eta Eskoriatzako udalak lagunduta. Aurten ospatuko dena 22. ferixie izango da, eta poztu ugari egondo dira saltzeko prest, bataz besteko 90 postu. Eguraldi txarra dela eta, postuen lekua aldatuko da.

Jose Arana ikastolako jolastokian, haur txokoa eta puzgarriak; elizpean, talo postua eta taberna; Santa Marina plazan, baserriko produktuak eta gazta txapelketa; artizau postuak Santa Ana aparkalekuan, eta Eskoriatzako Fernando plazan, dantzak eta "zuk egin zuk jan" bazkaria.

Hona hemen egitaraua:
-9:00 Itxaflero jaurtiketa.
-9:30 Txistularien kalejira.
-10:00 Ferixaren hasiera eta Arrasateko erraldoiak egongo dira egunean zehar.
-10:15 21. txorimalo lehiaketa.
-11:00 Jose Aranako jolastokian haur eta gazteentzako tailerrak eta puzgarriak.
-11:30 10. gazta txapelketa Santa Marina plazan.
-11:30 Kalejira trikitilariekin.
-12:30 Euskal dantzak plazan.
-14:00 Sari banaketa eta errifa zozketa.
-15:00 "Zuk egin, Zuk jan" bazkaria plazan.
-19:00 VII. Txapel jaurtiketa txapelketa.

Luis Ezeiza eskolakook ere gure postua jarri dugu. Ostirala arratsaldean 5.mailakoek ologailetak egingo dituzte, eta beranduago gurasoek browniak, txokolatezko piruletak, gazta tarta, eta porru eta ganba pastela egin behar dute, larunbatean 6.mailako ikasleek saltzeko.

Argazki hau http://www.eskoriatzakoagenda.eus-etik hartu dugu


No hay comentarios:

Publicar un comentario