Eskoriatzako udala zapatu honetan slalom auto lasterketa antolatu du lehen aldiz Eskoriatzan. Proba
15:00etan hasiko da geltoki zaharrean. Guztira 20 pilotok hartuko dute parte, horietako lau Eskoriatzakoak dira: Gorka Idigoras, Gorka Urrutia, Mikel Oyarzabal eta Joseba Frutos.
Eskoriatzako kirol elkartearen egunean antolatutako slaloma; Esko motor, Eskoriatzako goitibera taldea eta Azpeitiko Eskuderia egongo dira proba kontrolatzen.
Parte hartzaileek bi arau hartu behar dute kontuan: denbora eta konoak ez ikutzea, bestela penalizatuak izango dira. Pilotoak 360 graduko birak egingo dituzte publikoa gozatu ahal izateko.
Sari banaketa 19:00etan Fernando Eskoriatzako plazan izango da.
Argazki hau goiena.tok-md.com-etik hartu dugu.
Argazki hau goiena.tok-md.com-etik atera dugu.
(Jon)Asko gustatu zitzaidan slalom hau eta gainera agertu nintzen hurrengo urterako kartelean
ResponderEliminar(ENAITZ)Niri drift hau asko gustatu zitzaidan
ResponderEliminar