Loixe taldeak zeramika ikastaroak antolatu ditu. Hastapen eta trebatze mailan parte hartzeko aukera egongo da. Ikastaroek zeramika prozesuak ezagutzeko zerotik hasita edo prozesu horietan sakontzeko balioko dute.Teknika desberdinak landuta, partaide bakoitzak hainbat pieza sortuko ditu. Urtarrilaren 30ean hasiko dira ikastaroak eta 21ean amaituko dira. Kulturola egoitzan izango dira ikastaro hauek astearte eta ostegunetan, goizez eta arratsaldez. Izena emateko deitu 685 79 61 27 telefono zenbakira.
Honako hauek izango dira maiak, egunak eta ordutegiak:
A Taldea Hastapena eta Trebatzea Astearteak eta ostegunak. 10:00-12:00.
B Taldea Hastapena eta Trebatzea Astearteak eta ostegunak. 16:00-18:00
C Taldea Hastapena eta Trebatzea Astearteak eta ostegunak. 19:00-21:00
Argazki hau Mondraberri-tik hartuta dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario