martes, 22 de marzo de 2022

ZIKLOTURISTAK GATZAGAKO AMA BIRJINARENGANA

 2022ko martxoko lehenengo domekan zikloturistak Gatzagako Dorletako Ama Birjinarengana joan ziren euren babesa eskatzeko.

Gasteizeko elkarte batetik 200 lagun joan ziren eta beste klubetatik hainbat, Deba Goienetik ere txirrindulari batzuk gerturatu ziren, adibidez, Bergarako talde batetik.

Argazki batzuk atera, gero lora sorta utzi eta azkenean, saldatxoa edan zuten. Bukatzeko, bergarakoak Bergarako Tartufo jatetxera jaitsi ziren hamaiketakoa egiteko eta kafea hartzeko.


Argazki hau wikipediatik hartu dugu.


1 comentario: