miércoles, 16 de marzo de 2022

43 URTE DITUEN GIDARI BAT ATXILOTU DUTE BERGARAKO ERREPIDEAN

Otsailaren 12an Bergarako errepidean 43 urteko gizon bat atxilotu zuen ertzaintzak droga trafikoaren delitu batengatik.

Ertzaintzako agenteek errepideko kontrol batean auto bat gelditu ondoren, droga testa egin zioten gidariari eta positibo eman zuen. Autoa errebisatu ondoren, marihuana eta haxixa aurkitu zuten eta horren ondorioz,  atxilotu zuten. Kotxean lau mugikor eta 300 euro ere topatu zuten.

Argazki hau goiena-tik hartu dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario