martes, 1 de febrero de 2022

BERGARAKO ERRALDOI TALDEKO KIDEAK KATALUNIAN DIRA

Urtarrilaren 22an Bergarako 30 bat lagun eta Arrasateko 2 gaitero (Bergarako erraldoi taldea) Kataluinako Castellbisbal herrira joan ziren.

Castellbisbal herriko erraldoi topaketara parte hartzera joan ziren, asteburu osoan kalejirak egin zituzten  eta Udaletxeak ere eman zion harrera. Urtero Castellbisbal herrian erraldoi topaketa egiten dute, aurten 31. edizioa izan da, "31a trobada de gegants" Katalunian esaten duten moduan. Kataluniako jai ospetsu bat.

Bergarako erraldoi taldekoek azaldu zutenez, oso harrera beroa jaso zuten: "Atzo herriko taldearekin ibili ginen kalez kale. Gaur berriz, 7 erraldoi talde gabiltza. Guztiak dira Kataluniarrrak gu izan ezik" azaldu zuten Bergarakoek. Bi udaletako ordezkariak egon ziren: Castellbisbal herriko alkatea eta kultura zinegotzia, baita Bergarako zinegotzi Zihortza Marzan ere. Igandean Castellbisbaleko egonaldiari Bergarakoek eman zioten amaiera.

Argazki hau goienatik hartu dugu.

1 comentario: