Otsailaren 6an urteko batzarra egin zuten Bergarako Atxintxikako taldeko kideek, Bergarako Agorrosin igerilekuan. Adierazi dutenez, "gogotsu" daude guztiak denboraldia hasi eta lehiaketari ekiteko.
Patxi Torresek (Atxintxikako kidea) azaldu duenez, diru kontuez, arropa berriaz eta bestelako ohiko puntuez jardun zuten. Bestetik argazki bat ere egin zuten eta zazpi kirolari horietako bi lehenengo aldiz taldeko argazkian agertu ziren. Pandemiaren ostean lehietara itzultzea espero dute.
Goienari Patxi Torresek azaldu zionez, "Bi urte hauek arraro samarrak izan dira; Kirolari batzuk apur bat deskonektatu egin dira. Espero dugu ohiko jardueretan indartsu bueltatzea".
(julen) animo asko triatloi taldeari!
ResponderEliminar